Basurtuko Unibertsitate Ospitalea
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Bilbo udalerriko izen bereko auzoan kokatua eta udalerriko ospitale publiko nagusia dela. Ospitalea Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuaren parte da.
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′41″N 2°57′11″W |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Enrique Epaltza |
Ondarea | |
EJren ondarea | 154 |
Kontaktua | |
Helbidea | Avda. de Montevideo Nº 18. (Carretera N-634). 48013 Bilbao eta Av. Montevideo, 18 |
Telefonoa | tel:+34-944-00-60-00 |
Webgune ofiziala | |
1908ko azaroaren 13an ireki zen eta gaur egun 683 ohe ditu.[1]
Historia
Enrique Epaltza arkitektoak diseinatu zuen eta Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean Jose Maria Gurtubay eta Casilda Iturrizar. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.
Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren 1897. urtean. Hiru urte beranduago, 1900ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908ko azaroaren 13an ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da Bami Eraikinaren eta Ospitalearen artean.
Denboran aurrean, 1936ko azaroaren 17an orduko Eusko Jaurlaritzak, Jose Antonio Agirre buru zuelarik, Bilboko erietxean Euskal Herriko lehenengo medikuntza fakultatea ("Osakintza Ikastola") sortu zuten. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilak ekimena moztu zuen eta hilabete gutxiko ibilbidea eduki izan zuen.
2008an Basurtuko sorreraren 100. urteurrena ospatu zuten. Ekitaldien artean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak euren 18. Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon, "Infekzioak" gaia hartuta.
Ospitalearen ezaugarriak
Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.
Hamazazpi pabilioiak honakoak dira:
- Administrazio Eraikina
- Allende
- Ampuero
- Anatomia Patologikoa
- Areilza
- Aztarain
- Eskuza
- Gandarias
- Gurtubai
- Iturrizar
- Jado
- Kanpo Kontsultak
- Makua
- Revilla
- San Jose
- San Pelaio
- San Bizente
Komunikabideak
Trena
Renfe Feveren C1f (Bilbo-Concordia - Balmaseda-La Calzada), R3b (Bilbo-Concordia - Karrantza), R3 (Bilbo-Concordia - Santander) eta R4 (Bilbo-Concordia - León-Matallana) lineei dagokien Basurto-Ospitalea geltokiak zerbitzu ematen dio ospitaleari.
Tranbia
Euskotren Tranbia eragileak ustiatzen duen Bilboko tranbiaren Ospitalea geltokia geltokiaren kanpoaldean dago.
Autobusa
Bilbobus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:
18 San Ignazio - Zorrotza
28 Uribarri - Altamira
38 Otxarkoaga - Termibus
48 Santutxu - Lezeaga
57 Miribilla - Ospitalea
58 Mintegitxueta - Atxuri
85 Zazpilanda - Atxuri
88 Kastrexana - Indautxu
G6 Zorrotza - Plaza Biribila
Bizkaibus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:
A3115 Bilbo - Santurtzi
A3122 Bilbo - Barakaldo - Sestao - Errepelega
A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
A3144 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo (Ugartetik)
A3336 Muskiz - Bilbo (Ortuellatik)
A3337 Muskiz - Bilbo (N-634tik)
A3341 Bilbo - Sodupe - Arrespalditza
A3342 Bilbo - Sodupe - Artziniega
A3343 Bilbo - Sodupe
Erreferentziak
- Osakidetza, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. (). Zerbitzu-zorroa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-01).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |