Basurtu

Basurtu Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotzako barrutian kokatua, zortzigarren barrutian alegia. Basurtuk 14.686 biztanle ditu eta 0,79 kilometro karratuko azalera (2006an udalak kaleraturik datuen arabera. Basurtuko auzoaren hegoaldeko muga Sabino Arana etorbidea da, eta etorbide honek markatzen du auzoaren izaera. Hainbat autobide eta errepideren gurutzabide baita Basurtu.

Basurtu
 Euskal Herria
Basurtuko ospitalearen ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Auzotarrabasurtuar
Geografia
Koordenatuak43°15′41″N 2°57′14″W
Azalera0,79 km²
Garaiera41
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Bilboko elizateak Abandokoa anexionatu zuenean Basurtuko lurrak hiriaren periferia edo kanpoaldea ziren. Horregatik, Bilbok erdigunetik kanpo egon beharreko hainbat azpiegitura kokatu zituen bertan. XX. mendearen hasieran Basurtuko Ospitalea bertan eraiki zen, eredu arkitektoniko ingeleseko ospitalea. Horrez gain, San Mameseko futbol zelaia eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka ere bertan eraiki zen Gerra Zibilaren ondoren.

Hiria hazten joan den heinean, kanpoaldeko izaera hori galtzen joan zen, eta gaur egun Basurtu erabat loturik dago hiriko beste guneekin.

Garraiobide eta azpiegiturak

Basurtuko auzoa A-8 autobideak zeharkatzen du mendebaldean, auzoa bitan bananduz.

Horrez gain, hiriaren komunikazioetarako hain garrantzitsua den Termibus autobus geltokia bertan dago, San Mamesen konkretuki.

Auzoaren mendebaldean FEVE konpainiaren Basurtu-Ospitalea geltokia dago, Balmaseda, Karrantza, Santander eta Leonerako lineetan.

Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiak ere geltokiak ditu auzoan, Ospitalea eta Basurto izenekoak.

Bilborako errepide sarreren birmoldaketarekin batera, Sabino Aranako autobide sarbidea itxi eta Indautxu eta Basurtu banatzen duen Sabino Arana etorbidea oinezkoentzako gune nagusia bihurtuko da. Sabino Arana etorbideko trafikoa gaur egun Olabeagatik eta Trenbidearen etorbidetik bideratzen da.

Kalerik garrantzitsuenak

  • Montevideo etorbidea
  • Luis Briñas kalea

Iruditegia

Ikus, gainera


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.