Bastilla
Bastilla (frantsesez La Bastille) Parisko espetxea izan zen, ezaguna haren hartzeak (1789ko uztailaren 14an), Pilotalekuko Zinarekin batera, Frantziako Iraultzari hasiera emateagatik.
Bastilla | |
---|---|
Bastille | |
Wall of Charles V | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 4. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′12″N 2°22′09″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1356 - 1383 (egutegi gregorianoa) |
Eraistea | 1789ko uztailaren 14a - 1791ko maiatzaren 21a |
Battle of the Faubourg St Antoine | 1652ko uztailaren 2a |
Bastillaren Hartzea | 1789ko uztailaren 14a |
Komisarioa | Karlos V.a Frantziakoa |
Erabilera | gotorlekua espetxea |
Suntsipena | 1789 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Historia
Espetxe Richelieu kardinalak bihurtu zuen. Goi mailako pertsonentzako prisioa zen, gela handiak eta otordu dotoreak izaten baitzuen. Sadeko markesak bertan bost urte eta erdi bertan eman zituen. Voltaire, Linguet edo Brissot ere egon ziren. Maila apalagoko presoentzat ere beste eremu bat zeukan Bastillak.
Espetxe garestia zela eta, Neckerrek eraitsi nahi izan zuen 1784rako. Herriak ere, kexa-kaierretan suntsitzeko asmoa zuela adierazi zuen. Nolanahi ere, eraikuntza erraldoi orok bezala, erregearen boterea erakusten zuen.
Bastillaren hartzea
Despotismoaren ikurra, 1789ko uztailaren 14an paristarrek hartu zuten. Honek eragin handia izan zuen Frantzia osoan, baita Europan ere. Hortik aurrera, uztailaren 14a Frantziako festa nazionala izan da.
Espetxeratu ezagunak
- Hugues Aubriot
- François de Bassompierre
- Biron
- La Bourdonnais
- Brissot
- Bussy-Rabutin
- Anne du Bourg
- Antoine de Chabannes
- Gatien de Courtilz de Sandras
- Nicolas Fouquet
- Latude
- Simon-Nicolas-Henri Linguet
- Burdinazko maskaradun gizona
- Bernard Palissy
- Paul Pellisson
- Sadeko markesa
- Voltaire