Bastida (Araba)
Bastida (ofizialki Labastida / Bastida) Arabako hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxa eskualdean dago, hain zuzen ere, Arabako Errioxa Garaian, Gasteiztik 45 bat kilometrora. Izen bereko hiribilduak udalerriko erdialdea du kokagune.
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bastida».
Bastida | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Andre Mariaren eliza eta Kristoren gotorleku-tenplua (goialdean), udaletxeko ataritik ikusiak | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Daniel Garcia Ruiz (Alderdi Popularra) | ||||||||||
Posta kodea | 01330 | ||||||||||
INE kodea | 01028 | ||||||||||
Herritarra | bastidar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°35′25″N 2°47′34″W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 38,17 km2 | ||||||||||
Garaiera | 550 metro | ||||||||||
Distantzia | 45 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.566 (2023)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,04 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 10,77 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 36,47 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,04 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,47 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,73 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 28,32 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 9.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1196 | ||||||||||
Webgunea | http://www.labastida-bastida.org/ |
Geografia
Ingurune naturala
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Toloño mendiaren (1.271 m) hego magalean, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Udalerria laua da oro har, iparraldean izan ezik, bertan garaiera handieneko eremuak daude.
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Arabako Urizaharra eta Zanbrana.
- Hegoaldean: Errioxako Briones, Gimileo eta San Vicente de la Sonsierra.
- Ekialdean: Arabako Urizaharra eta Errioxako San Vicente de la Sonsierra.
- Mendebaldean: Errioxako Briñas eta Haro.
Historia
Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz, Bastidak kutsu militar handia izan zuen.
Antso VII.a Nafarroakoak forua eman zion hiribilduari 1196an.
Alfontso VIII.ak Gaztelarako konkistatu zuen 1200. urtean, Araba inbaditu izanaren ondorioz.
XVII eta XVIII. mendeetan 3.000 bizilagun inguru omen zeuden herrian.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian ia 30 bastidar hil zituzten Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek. Haien gorpuak oraindik ez dira aurkitu; Pancorbo aldeko errepide nazionalaren azpian daudela susmatzen da.
1974an Gatzaga Buradon udalerria bereganatu zuen.
Banaketa administratiboa
Bastida udalerria bi herriz osatua dago:
- Bastida (udalerriko hiriburua)
- Gatzaga Buradon kontzejua. Kontzeju horren barruan dago Buradon herri hustua.[4]
Ekonomia
Bastidako ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Bastidar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu. Gainera, kirol ezberdinen ekitaldiak egin dira. Hala nola, Euskadiko Open-eko lasterketak edota Wine run lasterketa.
Demografia
Bastidako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Aipatzekoa da udan neguan baino sei aldiz biztanleria handiagoa duela Bastidak, turismoa dela eta.
Politika

Udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Alderdi Popularreko Ignacio Gil Orive Bastidako alkate hautatu zuten. 2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJko Laura Perez Borinagak lortu zuen alkatetza. 2023ko ekainean, PPk irabazi zuen hauteskundea, eta EAJk uko egin zion alkatetzarako hautagaitza aurkezteari, EH Bilduk babesteko aukera adierazi arren.[5] EAJko udal taldea Lasa Bai herri plataforma bihurtu zen orduan, EAJtik at, Euzkadi Buru Batzarrak hartu zuelako EAJren erabakia. Hala ere, 2024an Lasa Bai eta EH Bildu ez ziren bat etorri PPko Daniel Garcia alkatetzatik kentzeko.[6]
Bastida (Araba)go udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2023 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Alderdi Popularra (PP) | 4 / 9 |
4 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
3 / 9 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 9 |
2 / 9 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
Euskadiren Aldeko Libreak (LxE) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean |
Alkateak
Hauek izan dira Labastidako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Santiago Gil Garcia[7][8][9] | 1979 | 1983 | Agrupacion Independiente de Electores Agraria, Industrial y Obrera[7][9] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[8] | |
Jose Maria Garcia Arinas[7][9] | 1983 | 1987 | Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala | |
Juan Maria Orive Lopez de Munain[7][10] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Lopez Martinez[7] | 1991 | 1995 | Independenteak | |
Ignacio Gil Orive[7][11][12][13] | 1995 | 1999 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive[7][11][12][13] | 1999 | 2003 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive[7][14][15][11][12][13] | 2003 | 2007 | Alderdi Popularra | |
Higinio Arinas Arive[7][16][17][11][13] | 2007 | 2009 a | Ezker Batua-Berdeak | |
Iosu Landa Ocerin[7][17][11][13] | 2009 | 2010 b | Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatuak | |
Ignacio Gil Orive[7][11] | 2010 | 2011 | Alderdi Popularra | |
Ignacio Gil Orive[7][13] | 2011 | 2015 | Alderdi Popularra | |
Laura Perez Borinaga[7][18][19] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Laura Perez Borinaga[7][20][19] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[21] | |
Daniel Garcia Ruiz[22][23][24] | 2023 | Jardunean | Alderdi Popularra |
a 2009. urtean Higinio Arinas Arive alkatea kargutik bota zuten, Alderdi Popularrak eta Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatutako bi zinegotzik bultzatutako zentsura-mozioa zela eta.
b 2010ko maiatzean Iosu Landa alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Garraioa
Araba Bus sareko
eta
lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Kultura
Euskara
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara galdu zen garaia zein izan zen. Hala ere, Bastidako euskara galtzea noizbait IX. eta XVI. mendeen artean datatzen da.
Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera, Araba Euskaraz lau aldiz ospatu da Bastidan, 1989, 2004, 2008 eta 2012an.
2016an Bastidako biztanleen artean %43,1a euskaldunak ziren.
Jaiak eta ospakizunak
- Abenduaren 24an Artzainen Festa ospatzen da, interes turistikoa duena.
Ondasun nabarmenak

- Andre Mariaren Jasokundearen eliza, XVI eta XVIII. mende artean eraikia, Pizkunde eta Barroko estiloei jarraiki. Batez ere, ikustekoak dira atari nagusia eta erretaula barrokoa ikusgai dagoen barnealdea.
- Bastidako udaletxea, XVIII. mendean eraiki zen eta barroko berantiarreko estiloa du.
- Larrazuriaren Arkua, antzinako harresiaren atean kokatua, Ama Birjina eta Bastidako armarria erakusgai dituena.
- 2014ean, Torrentejo izeneko aztarnategia aurkitu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. Torrentejoko herrixka hori 1075. urtean aipatu zen lehenengoz, eta urte horretan, Nafarroako erregeak eremu hori eman zion Donemiliaga Kukula monasterioari (Errioxa, Espainia). Ikerketek frogatu zuten data horren aurretik okupatuta egon zela ingurua; IX. edo X. mendeko hobi bat aurkitu zuten, besteak beste. Hilerri oso bat han egon zitekeela ondorioztatu zuten. EHUk azaldu zuenez, egindako lanek erakusten zuten herri horrek "bizitza bizia" izan zuela Errenazimentuan eta Aro Modernoan. Monetak, buztinkiak eta janari hondarrak topatu zituzten, besteak beste. Hondar horiek XVII. eta XVII. mendekoak ziren.[25]
- Kristo Santuaren eliza erromanikoa. XII. mendekoa.[26]
- Kristo Santuaren elizako ataria
- Kristo Santuaren eliza
Bastidar ospetsuak
- Domingo Salazar Cariga (1522-1594), domingotar fraidea, Filipinetako lehen gotzaina[27][28].
- Antonio Velaz de Medrano, Tabuernigako I markesa (1637-1683), militarra, Flandriako Nieuwpoort hiriko gobernadorea
- Manuel Esteban Quintano Quintano (1756-1818), elizgizona eta ardogilea[29].
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). «Mortuorios o despoblados» Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindiarentzat, 543 or. ISBN 8485479483..
- «Bastidako EAJko hiru zinegotziek alderdia utzi dute» Berria 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- «PPk Bastidako alkatetzari eutsiko dio, Lasa Baik uko egin baitio zentsura mozioari» Berria 2024-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- «Labastida» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- «Orive López de Muniain, José María» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «El popular Ignacio Gil accede por cuarta vez a la Alcaldía de Labastida» El Correo 2010-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- (Gaztelaniaz) «Ignacio Gil Orive, alcalde de Labastida, deja la política» Diario de Noticias de Álava 2015-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «Detenidos el alcalde y un concejal de Labastida en una operación antidroga» La Vanguardia 2004-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «Detenidos el alcalde y un concejal del PP de Labastida en una operación antidroga» El País 2004-04-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «El edil del PP Ignacio Gil podrá representar a Labastida en la comisión que estudiará el golf» El Correo 2007-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «Un tránsfuga del PNV se hace con la alcaldía de Labastida con el voto del PP» El País 2009-05-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- «Bastida. EAJrentzat makila, EH Bilduri esker» Berria 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- (Gaztelaniaz) «EH Bildu y PNV cierran un acuerdo para Bastida y Guardia» Naiz 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- (Gaztelaniaz) «El alcalde del PP de Labastida, Daniel García, gobernará en minoría» Diario de Noticias de Álava 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- (Gaztelaniaz) «El PP se hace con Labastida y el PNV desaparece tras la renuncia de sus ediles» El Correo 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
- «Mila urte baino gehiago dituen aztarnategi bat topatu dute Bastidan» Berria 2014-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- «Kristo Santuaren eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- «de Salazar Cariga, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- «López de Salazar y Cariga, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- «Quintano Quintano, Manuel Esteban» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Errioxako kuadrilla
- Bastidako matxinada
- Bastida (hirigintza)
- Bastida (Nafarroa Beherea)
- Buradon
- Gatzaga Buradon
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |