Bastet

Bastet egiptoar mitologiako jainkosa bat zen, Bast bezala ere izendatua. Bere betebeharra, etxea babestea zen eta bizi poza sinbolizatzen du, harmonia eta zoriontasunaren jainkosatzat hartzen baita.

  • Izen egiptoarra: Bastet. Izen greziarra: Bastis. Jainko/sa greziarra: Artemisa. Jainko/sa erromatarra: Diana
Bastet
Antzinako Egipto eta Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaRa
AmaHathor
Seme-alabakMaahes (en) Itzuli

Ikonografia

Etxeko katu baten itxuran irudikatzen zen, edo katu burudun emakume bezala, beti sistro bat daramana (musika tresna). Izan ere, oso atsegin zuen gizakiek bere omenez musika jo eta dantzatzea.

Mitologia

Eguzki izpi beroen pertsonifikazioa da eta bere botere mesedegarriak erabiltzen zituen. Jainkosa arriskutsuen ezaugarri baketsuak irudikatzen zituen, Sakmisen kasua bezala, eguzkiaren ezaugarri kaltegarriak erabiltzen zituena. Atumen begi bezala, Ilargiarekin lotuta zegoen eta jaiotzak eta haurdun zeuden emakumeak gaixotasun eta izpiritu txarrengandik babesten zituen.

Jainkosa baketsu bezala agertzen da, baina, haserretzen denean, lehoi eme burudun emakume bihurtzen da, Sekhmet jainkosarekin lotua. Une zehatz batzuetan, askoz bortitzagoa zen Sekhmet jainkosa bihurtzen zen, gerren patroia eta lehoi buruduna. Irudikatzen duen totem animalia bezala, Bastetek nondik joko zuen sekula ezin zen jakin, edozein unetan xamur edo basati ager zitekeena.

Batzuetan, Ra edo Atumen alaba bezala agertzen da, Hathor edo Tefnut ama bezala hartuz. Beste batzuetan, hirukoa eratzen du Atum edo Mahesekin "Begirada basatiko Lehoia", senar bezala eta Horhekenurekin seme bezala. Antzinako Inperiotik, erregearen ama da hau zerura iris dadin lagundu eta babesten duena.

Sothis izarrarekin identifikatzen zen, bere burua honen Andretzat hartzen zuena. M Oldfield Howey bezalako aditu batzuen arabera, bere izenak "Zarrastailea" esan nahi du, bere izaera baketsua izan arren.

Gurtza

Bere gurtzaren jatorria, egiptoar zibilizazioaren lehen denboretan dago, beranduago nabarmentasuna lortuz, eta, Piramideen testuetan eta Hilen Liburuan aipatzen da bere izena.

Bubastis izeneko antzinako hiria, (gaur egun Zagazig, Niloren deltan), bere gurtzara sagaraturik zegoen, eta bertatik datoz, jainkosa honen omenez lurperatuak izan ziren ehunka katu momifikatu. Bere gurtza hain izan zen garrantzitsua, bere tenpluetan, bere irudikapena ziren katuak hazi zirela, eta, hauek hiltzerakoan, kontu handiz momifikatuak ziren, eurentzako bereziki eginiko hilobietan lurperatuz. Mota honetako nekropoliak, Sakkara, Tanis, Beni Hassan eta Tebasen aurki daitezke.

Egiptoarrek, katuak, Bastet jainkosaren irudikapentzat hartzen zituzten, eta, elezaharrak dioenaren arabera, pertsiarren aurrean amore ematen zuten, hauek, euren ezkutuen aurrean katu bat eusten zutenean, izan ere, pertsiarrek, bazekiten egiptoarrak amore emateko gai zirela, katu bati min egin baino lehen. Honela galdu zuten Pelusio izeneko herria, gaur egun, Suezko kanalaren iparraldeko muturrean dagoen Port Said herria dena.

Jainkosa honen omenez, Bubastis hirian "Mozkortasunaren Jaialdia" ospatzen zen, non ardo ugari edan, dantza egin eta musika jotzen zen. Jaialdi hau, pozik eta baketsu ager zedin egiten zen, honela, haserretutako lehoi baten itxurarik har ez zezan.

Kanpo estekak

(Gaztelaniaz)Rosa Thode Panteoi Egiptoarra egiptologia.orgen

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.