Basque Korsarioak
Basque Korsarioak (frantsesezko Basque eta euskarazko Kortsarioak hitzekin sortutako izena) errugbiko Liga Suberriberikoan Euskal Herria ordezkatzeko frankizia eta errugbi taldea izan zen. Egoitza nagusia Donostian zuen, eta etxeko norgehiagokak Anoetako Errugbi Zelaian jokatzen zituen. Liga horrek, ordea, 2009ko denboraldia baizik ez du izan; 2010ean bertan behera geratu zen, eta ez da geroztik berriz jokatu.
Sorrera | 2009 | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Anoeta miniestadioa edukiera: 4.200 lagun inaugurazioa: 1993 | ||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||
Liga | Superiberiar Liga | ||||||||||||||||
|
Taldea 2009an sortu zen, hainbat mailatako Euskal Herriko errugbiko taldeen batasunetik jaioa: 2008-2009ko Espainiako Ohorezko Mailan jokatzen zuten Bera Bera Rugby Taldea, Getxo Artea Rugby Taldea eta Ordizia Rugby Elkartea; 2008-2009ko Ohorezko B Mailako Hernani Rugby Elkartea eta Gernika Rugby Taldea; Espainiar Lehen Mailako (espainiar hirugarren errugbi maila) Zarauzko Kirol Elkartea eta Eibar Rugby Taldea. Halaber, Frantziako errugbiko Top 14ko Aviron Bayonnais talde boteretsuko jokalariek ere Basque Korsarioetan esku hartzen zuten; bai eta Fédérale 2 ligako (Frantziako laugarren maila) Stade Hendayais taldeko jokalariek ere.
Izena eta irudia
Frankiziaren izena, Kortsarioak, Euskal Herriko historian oinarritzen da. Mendez mende euskal ontzigile eta itsasgizonek koroa sartua zen hurbileko kostaldeetako itsas gudetako etsaien aurka erasoaldiak ekitearen alde eta beren kortsario edo piratakeria ekintzak burutzeko garaiko erregeen baimena bereganatzen baitzuten. XVI eta XVIII. mendeetan zehar kortsario baimen hauek euskal ekonomiari sekulako aberastasuna gehitu zioten, hau dela eta, errugbi frankizia honen arduradunek izendapen hau taldearentzat egoki aurkitu zuten. Frantsesezko Basque herritar izenak "euskal herritar" esan nahi du, hala izendatzen baitira Pirinioetako bi aldeetako Euskal Herriko biztanleak.[1]
Frankiziaren irudia honela osatuta dago: K zuri bat duen bandera gorri bat; gainean, hondo zuri-beltzean dagoen kortsario bat; eta horien azpian, frankiziaren izena, gorri-beltzean.
2009ko taldekideak
2009ko denboraldirako taldekideak:

Lehen Lerroak
Jaurtitzaileak
Bigarren Lerroak
|
Hirugarren Lerroak
Erdi Meleak
Zabaltzaileak
|
Erdiak
Hegalak
Atzelariak
|
Talde teknikoa
- Entrenatzailea:
Jean Philippe Bidart
- Bigarren entrenatzailea:
Patrick Polidori