Basokonstrikzio
Fisiologia arloan, basokonstrikzioa, hodi-konstrikzioa edo hodi-uzkurdura[1] odol-hodien (arteriak eta zainak) barne-diametroa gutxitzeak ahalbidetzen duen odol-fluxua gutxitzea da. Basokonstrikzioa eragiten duten substantziei hodi-konstriktoreakedo basokonstriktoreak esaten zaie. Basokonstrikzioaren aurkako fenomenoa basodilatazioa da.[2]
Fisiologia
Basokonstrikzioak odolaren igarotze-erresistentzia (erresistentzia baskularra) areagotu egiten du, eta, beraz, murriztu egiten du odol-fluxua kaltetutako hodian. Organismoak basokonstrikzioa eragiten du automatikoki, nerbio-sistema sinpatikoaren jarduera handitzean. Sistema horrek odol-hodiaren horman dagoen muskulu lisoaren uzkurdura sustatzen du eta estutzea eragiten du. Basokonstrikzioa ere gertatzen da basokonstriktoreak izeneko sendagai jakin batzuk erabiltzean, adrenalina, adibidez.[2]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2021]
- Tortora-Derrickson: Principios de Anatomía y Fisiología. 11. edizioa, 2006
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |