Baso Apolinar
Baso Apolinarrak, Vascula Apollinaria edo Vicarelloko basoak bezala ere ezagutzen direnak, Vicarelloko termetan, Bracciano lakuan (Acquae Apollinares), Erromatik gertu, 1962an aurkitutako lau zilarrezko baso dira.
Miliario formakoak, uste denez, lakuko uretan osasunaren bila ari zen cadiztar baten exbotuak dira. Euren hormetan, 1841 milia erromatarrekin, Gadesetik Erromara zeraman bideko geltoki ezberdinen arteko distantziak eta izenak grabatuta daude.
Iturri geografiko eta historiko paregabea dira. Gaur egun, Erromako Villa Giuliako Museoan kontserbatzen dira.
Erromatar galtzaden azterketarako beste antzinako iturri batzuk
- Antoninoren Ibilbidea
- Ravenako izengabea
- Peutingeriar taula
- Astorgako buztinezko taulak
- Valentziako Tegula
- Guidonis Geographica
- Itinerarium maritimum
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.