Baso-mutillak

Baso-mutillak Jose Manuel Arrizabalo Unanueren oroimen liburua da. Antonio Zavalaren laguntzaz idatzi zuen eta 1979an Auspoa argitaletxean plazaratu zuen. Hitz-lauz idatzita, Iratiko basoan XX. mendeko hasieran ibiltzen ziren egurgileen bizitza azaltzen du.

Baso-mutillak
Jatorria
Egilea(k)Antonio Zabala
Argitaratze-data1979
IzenburuaBaso-mutillak
ArgitaletxeaAuspoa
Ezaugarriak
Genero artistikoaautobiografialaria
Hizkuntzaeuskara

Edukia

Liburuan bi atal bereizi daitezke. Lehenengo zazpi kapituluetan Arrizabaloren gazte garaia azaltzen da. Zortzigarrenetik aurrera Iratin igarotako kanpaina azaltzen du, XX. mende hasieran. Oso bizimodu gogorra zen: gazte talde batek zuhaitzak bota eta eraman: "Arbola zarrak bakarrik banatu ta botatzen ziran; goardak markatzen zituzten. Gazteak zutik largatzen ziran, urte batzuek pasatuta botatzeko".[1] Ondoren, "Tronkoak moztu ta bota errekara pillo aundiak. Orduan presa aundi aiek idiki golpean. Orduan urak aurrean tronkoak, eta danak Agoiz'era joaten ziran".[2]

Liburuak baditu pasarte gordinak, esaterako aurrera zeramaten lan gogorra, arratoiak jateko ohitura edo gazteak bizi ziren isolamendua. Autobiografia hau ziur aski Auspoa Argitaletxearen ezagunetariko bat izan zen. Antropologiaren eta etnografiaren ikuspuntutik ere balio handia du, bestetik.

Antonio Zavalaren laguntza Auspoa Liburutegi osoan ikus daiteke. Askotan, liburuen protagonistak pertsona umilak edo eskolagabeak ziren. Oso ohikoa zen Zavala testigantzak eta oroimenak grabatzea, ondoren berak testu idatziak bihurtzeko. Lan horri esker interes handiko testigantzak eta testuak berreskuratu zituen.

Erreferentziak

  1. 79 or.
  2. 80 or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.