Basmatxien matxinada
Basmatxien matxinada (errusieraz: Басмачество, translit.: Basmachestvo, uzbekerako "Basmatxi" hitzetik eratorria, "gaizkileak"[1]) Errusiar Inperioaren eta Sobietar Batasunaren aurka Erdialdeko Asian piztutako matxinada izan zen, Islamean oinarrituta.
Basmatxien matxinada | ||
---|---|---|
Mota | erresistentziako mugimendua gatazka | |
Honen parte da | Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Gerra Zibila | |
Denbora-tarte | 1916 - 1934 | |
Data | 1916 | |
Kokaleku | Turkestan General Governorate (en) | |
Mugimenduaren sustraiak 1916ko erreklutamenduaren aurkako biolentzian zeuden, Errusiako Inperioa Lehen Mundu Gerran soldadutzarako musulmanak deitzen hasi zenean lehertu zena. 1917ko Urriko Iraultzaren ondorengo hilabeteetan, boltxebikeek boterea hartu zuten Errusiako Inperioko leku askotan eta Errusiako Gerra Zibila hasi zen. Turkestango mugimendu politiko musulmanak gobernu autonomo bat osatzen saiatu ziren Kokand hirian, Fergana ibarrean. Boltxebikeek eraso bat egin zioten Kokandi 1918ko otsailean, eta 25.000 pertsona inguru hil zituzten bertan. Sarraskiak basmatxien laguntza piztu zuen, gerrilla-gerra eta gerra konbentzionala abiatu zutenak, eta Ferganako eta Turkestango eremu zabalak kontrolatu zituzten. Taldeko buruzagi garrantzitsuenak Enver Pasha eta, geroago, Ibrahim Bek izan ziren.
Mugimenduaren egoera 1920ko hamarkadaren hasieran oso aldakorra izan zen, baina 1923an Armada Gorriaren kanpaina zabalek kalte handiak eragin zizkieten basmatxiei. Armada Gorriaren kanpaina handien eta jarduera ekonomiko eta islamiarren inguruko kontzesioen ondoren, 1920ko hamarkadaren erdialdean, behera egin zuten basmatxien gaitasun militarrak eta herritarren babesak. Errusiaren nagusitasunaren eta sobietarren lidergoaren aurkako erresistentzia, neurri txikiagoan, berriro abiatu zen, Bigarren Mundu Gerraren aurreko garaiko kolektibizazio-kanpainei erantzunez[2].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Parenti, Christian. (2011-06-28). Tropic of Chaos: Climate Change and the New Geography of Violence. PublicAffairs ISBN 978-1-56858-662-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- Olcott, Martha B.. (1981). «The Basmachi or Freemen's Revolt in Turkestan 1918-24» Soviet Studies 33 (3): 352–369. ISSN 0038-5859. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).