Basilio Pujana

Basilio Pujana Etxeandia (Zeanuri, Bizkaia, 1913ko otsailaren 27a - Euba, 2005eko azaroaren 23a) bertsolari eta idazle garrantzitsua. "Eusko gudariak" abestiaren letragile bat izan zen. Gerra osteko garai zailetan Bizkaiko bertsolaritzaren euskarrietakoa izan zen garaiko beste bertsolari bizkaitar batzurekin batera (Balentin Enbeita, Jose Alberdi, Etxebarria, Ormaetxea ...).[1]

Basilio Pujana
Bizitza
JaiotzaZeanuri, 1913ko otsailaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaEuba, 2005eko azaroaren 23a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Biografia

Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zan 36ko gerrearen osteko bertsolaritzan. Oso gazte zelarik hasi zen bertsotan. Bizkaiko bertsolaritzearen euskarri nagusienetarikoa izan zan gerra garaian, Balendin Enbeita, Faustino Etxebarria eta Jose Alberdirekin batera. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bi bider finalista izan zen. 92 urte zituelarik hil zen.[2]

Hamasei-hamazazpi urte zituela Bilboko tailer batean hasi zen Basilio Pujana. Tornulari ikasten zuen, eta gauez “Artes y Oficios”en marrazketa eskolak hartzen zituen. Fontecha eta Salazar kaleko tailer batean hasi zen lanean. Ondoren, bazkide batzuekin batera, tailer propioa zabaldu zuen. 1936ko Gerran Ibaizabal batailoiko gudari izan zen. Pujana da "Eusko Gudariak" ereserkiaren hitzen egileetako bat, Jose Maria Garate eta Alejandro Lizasorekin batera. Gero frankismoko gau luzean, errepresioa ezagutu zuen. 1960ko Bizkaiko finalera artez sartu zen Pujana, Arratiako txapelketa jokatu barik. Bizkaiko bertsolaritzaren oinordekotza iritsi zenean, bertso idatzira erretiratu zen. Lopategi, Azpillaga, Enbeitatar gazteak, Amuriza… Horiek jubilatu zituzten Pujana plazarik plazako lanetik. Pujanak, era horretan, bertso jarrietan egin zuen bere ekarpen nagusia.[3]

Omenaldiak

1986ko urriaren 26an omenaldia egin zio Zeanuriko herriak. Jaio zen Zulaibar auzoko frontoian lagun ugari bildu zen Pujana omentzeko: Jose Lizaso, Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Ireneo Ajuria, Balendin Enbeita... 1990eko abenduan Donostian egin zen Bertso Egunean ere bertsozaleen esker ona jaso zuen, orduan Jose Alberdirekin batera.

Obra

Aldizkari desberdinetan lan asko plazaratu zituen: Zeruko Argia, Príncipe de Viana, Zer, Egin, Anaitasuna eta Jesusen Biotzaren Deya.

Liburu batzuk ere plazaratu zituen:

  • Egi batzuek aixetaratzen, Tolosa: Auspoa bilduma, 1986.[4]
  • Deabruak ostutako urteak, Auspoa argitaletxea. Gerra oroimenak. Tolosa, 1991.[5]
  • Oiuak. Azken bertsoen bilduma. Oiartzun: Sendoa, 1997.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Igor Estankonaren Basilio Pujana, "Bidegileak bilduma"n, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2007.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.