Basilicatako galo-italikoa
Basilicatako mintzaora galo-italikoak (italieraz : gallo-italico di Basilicata) Basilicata eskualdean, Italia hegoaldeko Potenza probintzian eta Campaniako ondoko Salerno probintzian hitz egiten diren dialektoak dira, hizkuntza galo-italikoen taldeko, eta ez inguratzen dituzten Lukaniako dialekto italo-erromantzeen parte, nahiz eta haien eragin handia izan duten, oro har, napolinatera deitu daitekeen mintzairak eragin du haiengan.
Basilicatako galo-italikoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak hizkuntza galo-italikoak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Hizkuntza kodeak |
Hizkuntza-komunitate bat Policastroko golkoko inguruko muinoetan dago ( Trecchina, Rivello, Nemoli, Salerno probintziako Tortorella eta Casaletto Spartano). Bigarrena uren banalerroan dago, Napoli - Salerno - Taranto ardatzean ( Picerno, Tito, Pignola, Vaglio eta Potenzan eta aztarnak daude Ruoti, Bella, Avigliano, Cancellara eta Trivigno aztarnak herrietan. Gerhard Rohlfs filologoa izan zen 1931n identifikatu zuena mintzaira hauen berezitasuna.
Galo-italiko dialekto hauek Piemonteko soldadu eta kolonoen etorrerarekin batera sartu ziren Basilicatara 11. mendean, batez ere Montferrat eskualdetik. Hego Italia normandiarren konkistak hartzean gertatu zen, Roger I.a Siziliakoaren aginte garaian: Normandiako Hauteville familiako mertzenarioekin etorritako komunitateen ondorengoak dira hiztunak.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Gallo-italique de Basilicate» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-08-13ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.