Basilicata
Basilicata[1] (Lucania napolieraz) Italiako eskualdea da, hegoaldean dagoena. Matera eta Potenza probintziak hartzen ditu. Hiriburua Potenza da. Beste hiri nagusi bat Matera da. Barnealdea menditsua da, eta kostaldea laua eta paduraz betea.
Basilicata | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Potenza |
Probintziak | Matera Potenza |
Udalerriak | 131 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°30′N 16°30′E |
Azalera | 9.992 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 597.768 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 60 bizt/km² |
www.basilicatanet.it |
Ekonomia pobrea da; Basilicata nekazari lurraldea izanik. Ameriketarako emigrazio handia izan da joan den mendearen hasieratik.
Kanpo estekak
- (Italieraz) Webgune ofiziala
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.