Basileako Ituna (1795eko apirilaren 5)

Basileako Ituna edo Basileako Bakea, 1795eko apirilaren 5ean Frantziak eta Prusiak sinatu zuten akordioa izan zen. Itun horren ondorioz, eta ekainean Espainiarekin sinatu zutenaren arabera, hiru herrialde horiek Frantziako Errepublikaren aurkako Lehen Koalizioa utzi zuten.

Erdialdeko Europa Basileako eta Campo Formioko (1797) itunen ondoren

Prusia eta Frantziaren arteko ituna

Prusia eta Frantziak sinatu zuten 1795eko apirilaren 5ean. Horren arabera, Rhin ibaiaren mendebaldean zeuden Renaniako lurraldeak eman zizkion Prusiak Frantziari. François de Barthélemy izan zen Frantziako Errepublikako ordezkaria, eta Karl August von Hardenberg Prusiakoa.

Hessen-Kassel eta Frantziaren arteko ituna

1795eko abuztuaren 28an, Hessen-Kasselek, Friedrich Sigismund Waitz von Eschenek ordezkatua, bake ituna sinatu zuen Frantziarekin.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.