Basil Rathbone

Basil Rathbone, izen osoz Philip St. John Basil Rathbone (Johannesburgo, Britainiar Inperioa, 1892ko ekainaren 13a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1967ko uztailaren 21a) antzezlea izan zen. 1938an Oscar sarietarako izendatua izan zen If I were a King filmean egindako lanagatik. Ezaguna da, oso, Arthur Conan Doylek sortutako Sherlock Holmes arrakasta handiarekin zineman antzeztu zuelako, eta hainbat filmetan bilau eta pertsonaia gaiztoak bikain itxuratu zituelako: Sir Guy Gisbourneko gogoangarria (The Adventures of Robin Hood ), edo Esteban Pasquale kapitaina (The Mark of Zorro).

Basil Rathbone

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilip St. John Basil Rathbone
JaiotzaJohannesburg, 1892ko ekainaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Erresuma Batua  (1927ko apirilaren 12a -
HeriotzaNew York, 1967ko uztailaren 21a (75 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Ouida Bergère  (1926 -  1967ko uztailaren 21a)
Familia
Hezkuntza
HeziketaRepton School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkaraktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli
ekintza-filma
beldurrezko zinema
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0001651 Allocine: 5667 Rottentomatoes: celebrity/basil_rathbone_4 Allmovie: p58888 TCM: 158196 IBDB: 4443
Musicbrainz: 391b0011-17b5-446c-b24c-028914cfade3 Songkick: 397814 Discogs: 431752 Find a Grave: 855 Edit the value on Wikidata

Antzerkiaren mundutik ailegatu zen Rathbone zinemara: 1911tik taulen gainean ibilia zen eta bere aurreneko filma 1921ekoa da: Innocent. Ezpatari trebea zen, eskrima zaletasun handia baitzuen eta horren lekuko zineman izandako borrokak: The Adventures of Robin Hood, Tower of London, The Mark of Zorro edota The Court Jester. Baina gaiztoarena egitea egokitzen zitzaionez film bakar batean, 1936ko Romeo and Juliet hartan, izan zen irabazle.

1936 eta 1946 bitartean hamalau film egin zituen Doyleren Sherlock Holmes pertsonaia antzeztuaz, Nigel Bruce aktorea lagun zuela Watson doktorearen itxuratzean. Lanok irratirako moldatuak izan zirenean (1939-1946) Rathbone eta Bruce ere aritu ziren horretan. Ahoskera ederreko aktorea zen Rathbone; ipuin, poema asko, eta literatur testuetako dramatizazioak grabatuak utzi zituen. Halakoetan lagun izan zuen Vincent Price aktorearekin aritu zen. Pricerekin batera 1962 eta 1964ko Roger Cormanen filmetan ikusi ahal dugu: Tales of Terror eta Comedy of Terrors.

Bihotzekoak jota Rathbone 1967an hil zen New Yorken, 75 urte zituela.


Filmografia

  • Innocent (1921)
  • The Last of Mrs. Cheyney (1929)
  • The Bishop Murder Case (1930)
  • The Personal History, Adventures, Experience, and Observation of David Copperfield, the Younger (1935)
  • Anna Karenina (1935)
  • The Last Days of Pompeii (1935)
  • Captain Blood (1935)
  • A Tale of Two Cities (1935)
  • Romeo and Juliet (1936)
  • The Garden of Allah (1936)
  • Love from a Stranger (1937)
  • Confession (1937)
  • Tovarich (1937)
  • The Adventures of Marco Polo (1938)
  • The Adventures of Robin Hood (1938)
  • If I Were King (1938)
  • The Dawn Patrol (1938)
  • Son of Frankenstein (1939)
  • The Hound of the Baskervilles* (1939)
  • The Adventures of Sherlock Holmes* (1939)
  • Tower of London (1939)
  • Rhythm on the River (1940)
  • The Mark of Zorro (1940)
  • The Black Cat (1941)
  • Crossroads (1942)
  • Sherlock Holmes and the Voice of Terror* (1942)
  • Sherlock Holmes and the Secret Weapon* (1943)
  • Sherlock Holmes in Washington* (1943)
  • Above Suspicion (1943)
  • Sherlock Holmes Faces Death* (1943)
  • The Spider Woman* (1944)
  • The Scarlet Claw* (1944)
  • Bathing Beauty (1944)
  • The Pearl of Death* (1944)
  • Frenchman's Creek (1944)
  • The House of Fear* (1945)
  • The Woman in Green* (1945)
  • Pursuit to Algiers* (1945)
  • Terror by Night* (1946)
  • Dressed to Kill* (1946)
  • The Adventures of Ichabod and Mr. Toad (1949) (narratzailea)
  • Casanova's Big Night (1954)
  • We're No Angels (1955)
  • The Court Jester (1955)
  • The Black Sleep (1956)
  • The Last Hurrah (1958)
  • The Magic Sword (1961)
  • Tales of Terror (1962)
  • The Comedy of Terrors (1964)
  • Voyage to the Prehistoric Planet (1965)
  • Queen of Blood (1966)
  • The Ghost in the Invisible Bikini (1966)
  • Hillbillys in a Haunted House (1967)

* Sherlock Holmes pertsonaiaren gaineko filmak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basil Rathbone Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.