Basarrateko geltokia
Basarrate Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Santutxu auzoan kokatuta dagoena, Basarrateko zelaiaren ondoan hain zuzen. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[2]
Basarrate | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Basarrate landa; 48004 | ||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | BAS | ||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 1997ko uztailaren 5a | ||||||||||||||
Bidaiariak | 2.135.721 (2016)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia L2 Basauri - Kabiezes | ||||||||||||||
Bilbobus | 13 San Ignazio - Txurdinaga 40 La Peña - Plaza Biribila | ||||||||||||||
Bestelakoak | Taxi |
Sarbideak
- Pintor Losada kalea, 3; Basarrateko zelaia (Basarrate irteeera)
- Iturriaga kalea, Marqués Laurentinekin izkina (Ascensor Iturriaga irteera)
Geltokia
Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta mezzanina izeneko plataforma banatzailea dago. Mezzanina alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabal baten bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki honetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuaren egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridorea hormigoizko kanoi eliptikoa da, espazio zabala lortuz.[3] Kalean, kanoia agerian utzi eta ez da fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrera erabili.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[4]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean bi autobus geraleku daude. Bilbobusen hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Iturriaga / Basarrate |
Antonio Eguiluz 19 |
Erreferentziak
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-07-16).
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
- «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |