Basaran
Basarana[1] elorri beltzaren fruitua da. Mahats txiki baten tamainako drupa bat da, 5-10 mm-ko diametrokoa, fruitua heldua dagoenean, eta forma obalatukoa. Kolorea urdinxka, morea edo beltzarana izan daiteke. Testura tertziopelatua du eta zapore gazi-gozoa. Fruitu oso preziatua da patxarana egiteko.[2]
Basaran | |
---|---|
fruitu | |
Historia | |
Honen produktua | Elorri beltz |
Kaloria gutxiko fruituak dira, karbohidratoen proportzio txikia dutelako. Oro har, baiak zuntz-iturri onak dira, eta hesteetako zirkulazioa hobetzen dute. Potasio, burdin eta kaltzio (azken biak animalia-jatorriko elikagaietatik datozenak baino probetxu txarragokoak), tanino idorgarri eta zenbait azido organikoen iturri on bat ere badira. Hala ere, fruta hauen ezaugarri nagusia, antioxidatzaileak diren pigmentu naturalen (antozianoa eta karotenoidea) ugaritasuna da.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- «Patxarana», Sukaldean.com.
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |