Basabitxilore

Basabitxilorea edo txiribita[1] (Bellis perennis, latinetik: Bellus = polita eta perennis = iraunkorra) Asteraceae familiako landare belarkara da. Lore apaingarria da.

Basabitxilore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAstereae
GeneroaBellis
Espeziea Bellis perennis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakflower crown (en) Itzuli

Deskribapena

5-25 cm-ko landare iraunkorra da. Koilara itxurako hostoak ditu, zertxobait horztunak eta erroseta zapal batean ezarrita daude. Kapitulu bakartiak ditu, kanpoaldeko kolorez zuriak dira eta liguladunak, erdialdekoak horiak. Martxotik uztailera loratzen da.

Fruituak akenio txikiak dira 1-1'5mm-tako oboideak eta pixkat iletsuak.

Habitata

Belardiak, bidezidorrak, larreak eta leku belartsuak ditu gustuko. Jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa da, baina gaur egun mundu osoan aurkitzen da[2].

Erabilerak

Landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.

Dituen bertute medizinalak Pizkunde garaitik ezagutzen dira. Honako erabilera hauek ditu:

  • Eztularen aurkakoa eta espektoratzailea[3]
  • Diuretikoa[3] eta izerdiarazlea
  • Orbaitzailea
  • Antiespasmodikoa
  • Digestiboa eta libratzailea
  • Oftalmikoa
  • Presio arterialaren kontrolatzailea

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
  2. «Bellis perennis information from NPGS/GRIN» web.archive.org 2011-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  3. Siatka, T.; Kasparová, M.. (2003-01). «[Seasonal changes in the hemolytic effects of the head of Bellis perennis L»] Ceska a Slovenska Farmacie: Casopis Ceske Farmaceuticke Spolecnosti a Slovenske Farmaceuticke Spolecnosti 52 (1): 39–41. ISSN 1210-7816. PMID 12685333. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Bibliografia

  • Jesus Izco (koor), E.Barrero, M.Brugués, M.Costa, J.A. Devesa, F.Fernández, T.Gallardo, X.Llimona, C.Prada, S.Talavera, B.Valdés. Botánica. Madrid: Editorial McGraw-Hill, 2004. ISBN 84-486-0609-4 (Gaztelaniaz)
  • Bernardo Ticli. El herbario de la salud. Barcelona: Editorial De Vecchi, 2003. ISBN 84-315-1824-3 (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.