Bartolomeu Dias
Bartolomeu Dias[1] (Algarbe, Portugalgo Erresuma, 1450 – Esperantza Onaren lurmuturra, 1500eko maiatzaren 29a) portugaldar itsasgizona izan zen.
Bartolomeu Dias | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Algarbe, 1450(e)ko hamarkada |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Esperantza Oneko lurmuturra, 1500eko maiatzaren 29a (egutegi gregorianoa) (40/50 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
![]() ![]() |
Bizitza
Behaim kosmografo eta itsasgizonaren ikaslea izan ondoren, Afrikara bidali zuen Joanes II.a Portugalgoak. «Ekaitzen lurmuturra», egungo Esperantza Oneko lurmuturra, igaro zuen lehen itsasgizona (1487-1488) izan zen. Vasco da Gamari Indiara lagundu zion 1497an, eta Pedro Álvares Cabrali Brasila 1500ean. Azken bidaia horretan galdu zuen bizitza.
« | Handik urruntzean, lurmutur handi eta ohargarri hura begiztatu zuten, hainbeste mendez estalirik egondakoa, eta ez hura bakarrik, baizik eta baita beste lurmutur berri bat ere aurkitu zuten hura bezalakoa. Bartolomeu Dias-ek eta bere lagunek hura igarotzean jasan zituzten arrisku eta ekaitzengatik "Oinazetsua" deitu zioten, baina hauek erresumara itzultzean Joan errege jaunak beste izen gorenago bat eman zion, Esperantza Oneko lurmuturra deituz; horrela Indiaren aurkikuntza, hain igurikia eta hainbeste urtetan bilatua, agintzen zuen.
João de Barros (XVI. mendea) |
» |
—[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.