Bartolome Gibelalde
Bartolome Gibelalde Arzadun (Lizartza, 1788ko azaroaren 3a[1] - Bilbo, 1852ko martxoaren 11) gipuzkoar militarra izan zen. Iberiar Penintsulako Gerran eta Lehen Karlistaldian parte hartu zuen.
Bartolome Gibelalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizartza, 1788ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1852ko martxoaren 11 (63 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Biografia
Bere ibilbidea Iberiar Penintsulako Gerran frantsesen aurka borrokatzen hasi zuen. Francisco Espoz Minaren agindupean[2] aritu zen lehenengo eta Espainiako Armadan jarraituz koronel-gradua lortu zuen, lotinant koronel zeregina zuela[3].
1833an Lehen Karlistaldian Karlos Maria Isidro Borboikoa erregaiaren alde egin zuen. Landa-mariskal eta Gipuzkoako Komandante Nagusia izendatua izan zen. Bergararen hartzean eta Getariako setioan paper garrantzitsua izan zuen eta Oriamendiko guduko garaipenean parte hartu zuen[4].
Gerra bukatutakoan erbestera jo zuen, Bergarako hitzarmena ez baitzuen onartu. Urte batzuk geroago itzuli zen, eta Bilbon hil zen 1852an bere gradu militarra birgaitu ez ziotela.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Lizartzako Santa Katalina parrokia. Registros sacramentales. .
- (Gaztelaniaz) Angel de Gorostidi, Euskal-Erria, GUIPÚZCOA EN LA GUERRA DE LA INDEPENDENCIA
- (Gaztelaniaz) Pablo Gorosabel, Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, 295. orria
- (Gaztelaniaz) Antonio Pirala, Historia de la guerra civil: y de los partidos liberal y carlista