Bartolome (apostolua)
Done Bartolome (antzinako grezieraz: Βαρθολομαίος; arameeraz bar-Tôlmay, "Tôlmay-ren edo Ptolomeoren semea") Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Hiru ebanjelio sinoptikotan agertzen da, beti Filiperekin batera. Joanen Ebanjelioan, berriz, ez da Bartolome izena agertzen, baizik eta Natanael; hala ere, agian izen horren jabea Filipe ere bada.
Dosso Dossiren "San Bartolome eta San Joan" margolana. | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | I. mendea | |
? (Judea) | ||
Hil | I. mendea | |
? (Armenia) |
Tradizioak hainbat tokitako ebanjelizatzaile gisan agertzen du (Frigia, Ponto, India). Bizirik larrutua hil bide zuten Armenian (margolari askok irudikaturiko gertaera, hala nola Riberak).[1]
Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: Armenia, Gambatesa, zapatagileak eta abar.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.