Bartholomeus Spranger

Bartholomeus Spranger edo Bartholomaeus Spranger (Anberes, 1546ko martxoaren 21a - Praga, 1611ko ekainaren 27a) flandriar margolari, marrazkilari eta eskultorea izan zen.

Bartholomeus Spranger

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaAnberes, 1546ko martxoaren 21a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHabsburg Netherlands
Talde etnikoaFlandriarra
HeriotzaPraga, 1611ko abuztua (65 urte)
Familia
AitaJoachim Spranger
Ezkontidea(k)Christine Spranger (en) Itzuli  (1582 -
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria, akuafortista eta eskultorea
Lantokia(k)Anberes
Paris
Lyon
Milan
Parma
Erroma
Viena
Praga
Amsterdam
Haarlem
Anberes
Kolonia eta Praga
Lan nabarmenak
MugimenduaNorthern Mannerism (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
erretratua

Jan Mandijn, Frans Mostaert eta Cornelis van Dalemen ikaslea izan zen. Parisen, Milanen, Parman eta Erroman lan egin zuen. Pio V.a aita santuak gorteko margolari izendatu zuen 1570ean.

Maximiliano II.a enperadoreak Vienan eskatu zuen 1576an, baina handik gutxira hil zen. Sprangerrek Pragako Rodolfo II.a enperadorearen gortean jarraitu zuen lanean. Harreman pertsonala izan zuten biek, eta elkarrizketa ugari izan zituzten. Sprangerrek margolan mitologiko ugari eman zizkion biluziekin eta propaganda-lanekin. Gizon aberats bihurtu zen eta noblezia titulua jaso zuen.

Biluzik egindako margolan mitologikoak egin zituen, enperadorearen ideia filosofiko esoterikoekin lotutakoak askotan. Estiloa iparraldeko manierismoarena izan zen, eta herbeheretar eta italiar eraginak nahastu zituen.

Iruditegia

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.