Barthélemy de Laffemas
Barthélemy de Laffemas (Beausemblant, Dofinerria, 1545 – Paris, 1612) frantziar ekonomista izan zen, Isaac de Laffemasen aita.
Barthélemy de Laffemas | |||
---|---|---|---|
1602 - 1612 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Beausemblant, 1545 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Heriotza | Paris, 1612 (66/67 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa |
Bizitza
Dofinerriko familia higanot apal batean jaio zen eta zuen ikasketarik egin. Bizi osoan Henrike Nafarroakoaren zerbitzaria izan zen. Henrike 1589an Frantziako errege bihurtu zenetik, Laffemasek gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen. 1601ean merkataritza kontrolatzaile nagusi eta Merkataritza batzordeko buru izendatua izan zen, eta erregea hil arte kargu horietan jarraitu zuen. Merkantilismoaren jarraitzailea izan zen. Merkataritza eta manufaktura fabrikak sustatu zituen eta zetarraren hazkuntza zabaltzen saiatu zen. Henrike IV.a hil zelarik, bizitza publikotik erretiratu zen. 1612 aldean Parisen hil zen. Colbertek Laffemasen ideia nagusiak jaso zituen[1][2].
Erreferentziak
- Murray N. ROTHBART: Barthélemy de Laffemas: The First Major French Mercantilist Ludwig von Mises Institute
- Jean MEYER: Laffemas Barthélemy de (1545 env.-1612) Encyclopædia Universalis