Barry Lyndon
Barry Lyndon 1975eko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren filma da, aktore hauek antzeztua: Ryan O'Neal, Marisa Berenson, Patrick Magee, Hardy Krüger, Gay Hamilton, Godfrey Quigley eta Steven Berkoff. Stanley Kubrick bera ekoizlea izateaz gain, gidoia ere idatzi zuen, horretarako William Makepeace Thackeray idazlearen The Luck of Barry Lyndon eleberrian oinarriturik.
Barry Lyndon | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Barry Lyndon |
Mugimendua | New Hollywooda |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, gerra-filma, eleberri batean oinarritutako filma, costume drama (en) eta zinema historikoa |
Iraupena | 184 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Luck of Barry Lyndon (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Oxfordshire, Powerscourt Estate, Kellseko abade-etxea, Howard gaztelua, Blenheim jauregia, Huntington gaztelua (Clonegal), Corsham Court (en) , Petworth House, Stourhead House (en) , Longleat, Wilton House, Dunrobin gaztelua, Dublingo gaztelua, Ludwigsburg Palace (en) , Neues Palais in Potsdam (en) eta Waterford Castle (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Kubrick |
Gidoigilea(k) | Stanley Kubrick |
Antzezlea(k) | |
Hardy Krüger Ryan O'Neal Marisa Berenson Steven Berkoff (en) Patrick Magee Gay Hamilton (en) Godfrey Quigley (en) Diana Körner (en) Murray Melvin (en) Leonard Rossiter (en) Philip Stone (en) Leon Vitali (en) Marie Kean (en) André Morell (en) Frank Middlemass (en) Liam Redmond (en) Michael Hordern Dominic Savage (en) Arthur O'Sullivan (en) (James Freney (en) ) Anthony Sharp (en) Wolf Kahler (en) Ferdy Mayne Vivian Kubrick (en) Hans Meyer John Bindon (en) Pat Roach Harry Towb (en) John Sharp George Sewell John Sullivan (en) Barry Jackson (en) Frederick Schiller (en) David Morley (en) Billy Boyle (en) Jonathan Cecil (en) Peter Cellier Geoffrey Chater (en) Roger Booth (en) (Jurgi III.a Erresuma Batukoa) John Alcott | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Kubrick |
Konpainia ekoizlea | Hawk Films (en) Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Jan Harlan (en) |
Edizioa | Tony Lawson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ken Adam (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leonard Rosenman |
Argazki-zuzendaria | John Alcott |
Jantzi-diseinatzailea | Milena Canonero |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Dublin, Ingalaterra, Irlandako Erresuma, Europa kontinental eta Berlin |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | storytelling (en) , historiography (en) , indarkeria, individual and society (en) , askatasuna, social hierarchy (en) , Gizarte kontrola, Estereotipo maskulinoa, sexualitatea, emotional competence (en) , kolonialismoa eta Oportunismoa |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Film (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Argazkigintza onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Stanley Kubrick Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Ulla-Britt Söderlund (en) , Milena Canonero Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Ken Adam (en) , Roy Walker (en) , Vernon Dixon (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Stanley Kubrick Zuzendari onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Stanley Kubrick Argazkigintza onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak John Alcott Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria 48. Oscar Sariak Leonard Rosenman |
Lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (John Alcott), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Maurice Carter, Lionel Couch eta Patrick McLoughlin), Egokitutako soinu banda onenaren Oscar Saria (Leonard Rosenman) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Ulla-Britt Sôderlund eta Milena Canonero).
Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariak Stanley Kubricken film guztien artean gogokoena du.
Soinu banda
XVIII. mendeko giroa eta estetika bikain islatu zituen, eta soinu bandak ere asko lagundu zion: Georg Friedrich Händel musikagilearen Sarabanda, Giovanni Paisielloren Il barbiere di Siviglia, eta Franz Schubert nahiz Johann Sebastian Bachen hirukoteak. Bestalde, soinu banda The Chieftains irlandar folk taldeak jotako Seán Ó Riada musikagilearen Women Of Ireland doinu goxoaz osatu zen.
Argumentua
Irlanda, XVIII. mendea. Barry Lyndon (Ryan O'Neal) irlandar gazte abenturazale da: filmak garai hartako britainiar gizartean duen igoera eta gainbehera deskribatu ditu. Barry gazte xaloa bere lehengusu Nora Brady (Gay Hamilton) probokatzaileaz maitemindu da. Emakume manipulatzaile hori Quinn ingeles kapitain aberatsarekin (Leonard Rossiter) hitzemanda dagoenez, Barryk Quinn duelu batean hil du. Ondoren eta kapitaina hil duenez, Barryk bere ama alargunari (Marie Kean) agur esan eta jaioterritik ihes egin du, britainiar gudarostea sartu eta abentura ugari bizi ditu. Aurrerago, Barryk ustezko duelua bera erditik kentzeko bere familiaren trikimailua izan zela eta Quinn kapitaina bizirik eta Norarekin ezkondu dela ikasi du. Barry gudari gisa Europara doa, han Prusiaren aldeko espioi gisa lan egin eta beste irlandar bat ezagutu ondoren, Britainiaren aldeko kontraespioi eta jokalari profesionala bilakatu da.
Lady Lyndon (Marisa Berenson) alarguna beraz maitemintzea lortu du, nahiz eta Barryk hura maite ez. Barry emaztea eta euren semearekiko axolagabea da, aldiz Lord Bullingdon-ek (Leon Vitali) Barry oportunista hutsa dela badaki. Barry gizon ziniko eta senar berekoi bilakatu da. Bikoteak beste seme bat du, Bryan David Morley, Barry aitaren begikoa dena, baina zalditik erori ostean, hil egin da. Lord Bullingdon eta Barryren arteko duelu batean, Barryk hanka bat galdu eta espetxeratzeko mehatxupean, Ingalaterra uzteko proposamena onartu du. Hainbat urtetan zehar Barry bere amarekin Irlandan bizi ondoren, gainontzeko bizitza Europan zehar jokoan eman du.
Aktoreak
- Ryan O'Neal, Redmond Barry (gerora, Redmond Barry Lyndon)
- Marisa Berenson, Lady Lyndon
- Patrick Magee, Chevalier du Balibari
- Hardy Krüger, Potzdorf kapitaina
- Gay Hamilton, Nora Brady
- Godfrey Quigley, Grogan kapitaina
- Steven Berkoff, Lord Ludd
- Marie Kean, Belle, Barryren ama alarguna
- Murray Melvin, Samuel Runt erreberendoa
- Frank Middlemass, Sir Charles Reginald Lyndon
- Leon Vitali, Lord Bullingdon
- Dominic Savage, Bullingdon gaztea
- Leonard Rossiter, John Quinn kapitaina
- André Morell, Lord Wendover
- Anthony Sharp, Lord Hallam
- Philip Stone, Graham
- David Morley, Bryan Patrick Lyndon
- Michael Hordern, (ahotsa) Narratzailea
- Diana Koerner, Lischen (alemaniar neska)
- Arthur O'Sullivan, Feeny kapitaina
- Billy Boyle, Seamus Feeny
Kanpo estekak
- Barry Lyndon filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Barry Lyndon filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)