Barry Commoner
Barry Commoner (New York, AEB, 1917ko maiatzaren 28a - New York, 2012ko irailaren 30a) biologo, ekologo eta pedagogo estatubatuarra zen.
Barry Commoner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1917ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2012ko irailaren 30a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, ofizierra, akademikoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, politikaria, ekologoa eta ekintzaile ekologista |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen Queens College (en) |
Kidetza | Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Alderdi politikoa | Citizens Party (en) |
Biografia
Erradikal askeek zelulen metabolismoan duten eragina ikertu eta frogatu zuen. Proba nuklearrak bertan behera uztea aldarrikatu zuen 1950eko hamarkadan. Kutsadurak biosferari eginiko kalteak ere aztertu zituen, eta ingurumenaren defendatzaileen ahotsa izan da urte askoan.
Hiritarren Alderdia sortu eta Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztu zen 1980an.
Aipatzekoak dira bere bi liburu hauek: Zientzia eta biziraupena (1966) eta Zirkulu itxia (1971).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.