Barrio (filma)
Barrio (euskaraz "Auzo") 1998ko Fernando León de Aranoa espainiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Barrio (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Barrio |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fernando León de Aranoa |
Gidoigilea(k) | Fernando León de Aranoa |
Antzezlea(k) | |
Críspulo Cabezas (en) Eloi Yebra Marieta Orozco (en) Alicia Sánchez (en) Enrique Villén (en) Francisco Algora Chete Lera (en) Daniel Guzmán (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elias Kerexeta |
Konpainia ekoizlea | Sogetel (en) |
Edizioa | Nacho Ruiz Capillas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hechos Contra el Decoro (en) |
Argazki-zuzendaria | Alfredo F. Mayo |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Argumentua
Madrilen, 15 urteko hiru lagun, Manu, Javi eta Rai, udara auzoan igarotzen ari dira beraien familiek inora bidaiatu ezin dutelarik. Antzeko desirak dituzte arren, gehienbat sexua eta bidaiatzea, arazo ezberdinei aurre egiten diete egunero. Manuk faltan botatzen ditu bere ama, hilda dagoena, eta bere anaia Rafa, aitaren arabera atzerrian dabilen enpresaria dena. Javi bere arreba Susanarekin, umore txarreko aita-amekin eta aitona gorrarekin bizi da. Raik dendetan eta autoetan maiz lapurretan dabil eta Susana gustuko du.
Aitak jakin gabe, Manu banatzaile bezala hasten da lanean, nagusiari gezurra esanez motoa izateari buruz eta benetan banaketak autobus bidez eginez. Rai eta Javik jogurtak lapurtzen dituzte supermerkatu batean, bidaia ordainduak zozkatzen dituen txapelketa bat irabazi nahian. Arratsalde batean, hilerri bateko lore-sorta bat lapurtzen dute loreak taberna batean saltzeko. Rai neska bat ligatu nahian hasterakoan honen mutil laguna haserretu eta hirurek ospa egiten dute. Hurrengo goizean, Raik posta bidez txapelketa irabazi duela jakiten du, baina lur jota geratzen da saria uretako moto bat dela jakitean, ezertarako balio ez diona auzoaren erdi-erdian. Ondorioz, uretako motoa bere etxe aurreko kale-argi bati kateatuta uzten du.
Javi eta Manu, Rai animatu nahian eta motorrak inspiraturik, festa tropikal xume bat antolatzen dute. Ondoren Rairen anaia bisitatzen dute, apartamentu bloke batean segurtasun zaindari dena, bere pistola erakutsiko diela zin egin baitie. Rairen anaia kabinatik irteten da bere neska lagunarekin sexu harremanak izateko, Javi eta Manu bikotea segurtasun-kameratik ikusiz masturbatzen diren bitartean. Raik, txantxetan, pistola ahoan kokatzen du, baina bere lagunak izutu eta haserretzea besterik ez du lortzen.
Egun batean, Manu urduritu egiten da banaketan diharduela aita autobusera igotzean. Atzeko eserlekuetan ezkutatzen da, baina nahastuta geratzen da aita ezezaguna zaion zelai batean jaisten denean. Bitartean, Javi etxera itzultzen da eta Susanak negarrez kontatzen dio amak urruntze-agindua jarri diola aitari, antza denez honek isilean jipoitu egiten zuelako. Hirurak berriro kalean elkartzean poliziak atxilotzen dituzte, argitara ateraz Rai gamelua dela. Raik familiari deitzen dio gaua Javiren etxean pasako duela esanez, benetan espetxean pasako duelarik.
Javik bere aita bisitatzen du, dibortzioaz geroztik furgoneta batean bizi dena. Manuk, bitartean, bere urtebetetzea ospatzen ari da aitarekin eta desira bat eskatzen du kandelei putz eginez. Gaua iristean, hirurek Manuren urtebetetzea ospatzen dute diskoteka batean, etxegabeen egonleku bat aurkitzen dute metroko tunelak esploratzean eta trofeo-denda batean lapurtzen dute. Etxerantz doazela, Rai haserretu egiten da uretako motoa lapurtu diotela ohartzean. Gutxira berreskuratzen dute umore ona hala ere, Manuk gogorarazten dietenean uretako motorra ezertako balio ez zien traba zela azken finean. Manuk bere ohean eskumuturreko erloju bat topatzen du, antza denez bere anaiak eginiko opari garesti bat dena. Hala ere, handik gutxira erloju bera salgai dagoela ikusten du inguruko denda bateko beherapenetan, berarengan susmoak piztuz.
Aitak aurreko egunean egindako bidea jarraituz, Manu etxegabeen egonleku batera iristen da. Bertan, guztiz asaldatua geratzen da aurkitzen duenean bere anaia benetan heroinari emanda dagoen etxegabe bat dela. Manuk aitari kontatzen dionean egia dakiela, hau negarrez hasten da. Manuk, aitaren mina lasaitu nahiean, adierazten dio gutxienez pozik dagoela bere urtebetetze-nahia, anaia berriro ikustearena, bete delako.
Rai Javiren etxera doa Susana berarekin ateratzera gonbidatu nahian. Susana prestatzen ari den bitartean, Raik tartea aprobetxatzen du auto bateko irratia lapurtzen saiatzeko, baina honen jabeak, polizia dena, galarazten dio. Pistola Rairi destatuz, geldi egoteko agintzen dio, baina Raik ez dio men egiten eta tiro bat jasotzen du. Javi Manurekin metroan elkartzen da eta saminak jota bere buruaren kontrola galtzen du, kontatzen dionarekin Manu zer esan gabe geratzen delarik, telebistako albisteek nerabe baten heriotzaren berri ematen duten bitartean.
Aktoreak
- Críspulo Cabezas (Raimundo)
- Timy Benito (Javier)
- Eloi Yebra (Manuel)
- Marieta Orozco (Susi, Javierren arreba)
- Alicia Sánchez (Carmen, Javierren ama)
- Enrique Villén (Ricardo, Javierren aita)
- Francisco Algora (Ángel, Manuelen aita)
- Chete Lera (polizia inspektorea)
Kanpo estekak
- "Barrio" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)