Barretxe jauregia

Barretxe jauregi-etxea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen jauregi-etxe bat da.

Barretxe jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Ordizia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′14″N 2°10′42″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea12

    Kokalekua

    Alde Zaharrean dago, Santa Maria kalea eta Etxezarreta kalearen artean, eta Barrena jauregiari atxikia.

    Eraikina

    Eraikin berezia da, izan ere bere barruti berrituan eraikin zaharragoen arrastoak gordetzen ditu: alde batetik, herriaren Erdi Aroko harresiaren sektore bat, bertan gezileiho handi bat ikus daiteke. Bestetik, hamar bat metro atzera eramana dagoen XV. mendeko etxe baten fatxada bat ikus daiteke. Etxe horretatik leiho biki bat eta bi dobelak soilik osatzen duten ate zorrotz bat mantentzen dira. Multzo guztia erakusketa gela da gaur egun.

    Barretxe etxeko lehen solairuan Goierriko interpretazio Zentroa ere topatuko duzu eta D'elikatuz izeneko elikaduraren hedapenerako zentro bat ere bai.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.