Barrendiolako urtegia
Barrendiolako urtegia Gipuzkoako Legazpi udalerriko Brinkola auzoan dagoen urtegia da. Urtegia urteko 2.355.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraikia, Urola Garaiko 26.382 biztanleren beharrizanak beteko ditu. Zehazki, honako udalerriena: Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio eta Itsaso.
Barrendiolako urtegia | |
---|---|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 2°18′W |
Barrendiolako urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren uharkak 48 metroko altuera dauka, 130 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 10 m²-ko isurketa-arroa.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko urtegien zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.