Barrena jauregia

Barrena jauregia Ordiziako jauregi bat da, Gipuzkoako Goierri eskualdean.

Barrena jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Ordizia)
Barrena jauregia izen bereko parketik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′14″N 2°10′41″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001592
8

    Kokalekua

    Alde Zaharrean dago, Nikolas Lekuona plazan, eta Santa Maria kalea eta Etxezarreta kalearen artean, bai eta Barretxe jauregiari atxikia.

    Atzealdean, Etxezarreta kaleko aldean, Barrena parkea du.

    Historia

    Barrena jauregia XVII. mendean eraiki zuten eta udalerriko eraikinik garrantzitsuenetakoa da, urte luzez Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza izan baitzen.

    Barrena jauregiaren ikuspegi orokorra.

    Eraikina

    Gotiko edo Berpizkunde garaiko arkitektura estilokoa da. Gaur egun udalerri honetako kulturetxea da, bertan liburutegia, erakuslekuak, musika eta bertso eskola ere kokatzen direlarik.

    Egitura

    Galeria bati esker, Jakes etxearekin (Udaleko gizarte zerbitzuen egoitza da egun) lotuta egon zen azken karlistadan iraganbide hori suntsitu eta bi eraikinak bananduta geratu ziren arte. Harlanduzko eskailera nagusiak eta lehen solairuko areto ederrek liluratuta utziko dituzte bisitariak.

    Gainera, Escorialeko monasterioko lanak zuzendu zituen Juan de Herrera arkitektoak diseinatutako hegoaldeko fatxadaren aurreko basoa lorategi edo parke publiko bihurtu dute.

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gipuzkoa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.