Barraskilo
Barraskiloa, barakuilua, karakoila edo karakola oskola duten eta ez hankarik ez besorik ez duten gasteropodo moluskuei ematen zaien izen orokorra da. Gorputza likatsua du eta bi antena. Normalean hezetasunean agertzen da. Gehienak belarjaleak dira, baina batzuk orojale edota haragijale dira. Arrautzak erruten ditu, hau da, obiparoak dira. Milaka espezie dira, batzuk lehorrekoak, beste batzuk ur gezakoak, eta beste batzuk itsasokoak.
Barraskiloaren gorputzean, zati hauek nabari dira:
- Oskola: pieza bakarra, kiribilean bildua.
- Oina: masa gihartsu handi bat, zola itxurakoa. Gorputza oin horren gainean dago.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.