Barrabil-zorro
Barrabil-zorroa[1] edo eskrotoa hainbat animalia arren ugal-aparatuko egitura anatomikoa da. Larruazal fin eta gihar leunez osatutako bi ganbaradun zaku bat da, zakilaren azpian eskegia. Ugaztun lurtar gehienek barrabil-zorroa dute. Eskuarki barrabil bat bestea baino beherago geratzen da, konpresioa ematekotan inpaktuaren indarra gutxitzeko. Perineoko errafea barrabil-zorroko trenkada lotzen duen larruazal zut eta txikia da, barrabil-zorroaren gainetik pixka bat altxatzen dena. Barrabil-zorro osoan zehar goitik behera hedatzen den lerro bat ematen du. Barrabil-zorroaren barruan fascia espermatikoa, barrabilak, epididimoa eta hodi deferentea biltzen dira. Itsas ugaztun gehienek ez dute barrabil-zorrorik kanpoaldean eta barrabilak abdomeneko barrunbe batean gordetzen dituzte, baita barrabiletako arteria, barrabiletako zaina eta plexo panpinformea. Gizakietan eta beste ugaztun batzuetan barrabil-zorroa ileekin estaltzen da nerabezaroan.
Barrabil-zorro | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | gizonezkoen ugaltze-aparatua |
Konponenteak | dartos (en) ![]() Scrotal septum (en) ![]() albuginea cremasteric fascia (en) ![]() External spermatic fascia (en) ![]() Kremaster muskulua internal spermatic fascia (en) ![]() |
Hona drenatzen du | testicular vein (en) ![]() gainazal inginaleko nodo-linfatikoak |
Arteria | anterior scrotal arteries (en) ![]() posterior scrotal arteries (en) ![]() |
Zaina | testicular vein (en) ![]() |
Nerbioa | posterior scrotal nerves (en) ![]() anterior scrotal nerves (en) ![]() genital branch of genitofemoral nerve (en) ![]() perineal branches of posterior femoral cutaneous nerve (en) ![]() anterior cutaneous branch of iliohypogastric nerve (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
Latinez | scrotum |
MeSH | A05.360.444.661 |
TA | A09.4.03.001 eta A09.4.03.004 |
FMA | 18252 |
Terminologia anatomikoa |
Emeengan egitura homologoa dira ezpain handiak.
Erreferentziak
- «barrabil-zorro» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).