Barra (uhartea)

Barra edota Barra uhartea (ingelesez: Barra edo Isle of Barra; Eskoziako gaeleraz: Barraigh edo Eilean Bharraigh) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte bat da. Alboan duen populaturik gabeko Vatersay uhartea kendurik, Kanpoko Hebridetako uharte populatu hegoaldekoena da.

Barra
Barraigh

NASAko satelite batek ateratako Lewis uhartearen aireko ikuspegia.
Bertako izenaBarra / Barraigh
Geografia
Kokapenakokapenmapa
UhartediaKanpoko Hebridak
Azalera58,75 km2
Punturik garaienaHeaval
Politika
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Eskozia
Kanpoko Hebridak
Hiri populatuenaCastlebay
Gizartea
Biztanleria1078
Talde etnikoakEskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak.
Info gehiagoWebgunea: http://www.isleofbarra.com/
Artikulu hau Eskoziako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barra».

Hizkuntza

Biztanlegoaren gehiengoak gaeleraz mintzo da, uharte honetan 1.078 pertsona inguru bizi direlarik.

Erlijioa

Bertako erlijio nagusia uhartedi honetako iparraldeko uharte protestanteek ez bezala, katolizismoa da.

Historia

Historikoki MacNeil klanak uharte honekin lotura estua izan du, hauetako adar bat Irlandara igaro zen, hortaz Ulster eskualdeko MacNeiltarrekin ere lotura estua badute.

Garraioa

Barrako aireportua hondartza bat lurreratze eta aireratze pista gisa erabiltzen duen munduko aireportu bakarrenetakoa da.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.