Barney McKenna
Bernard Noël Banjo Barney McKenna (1939ko abenduaren 16a, Donnycarney, Dublin – 2012ko apirilaren 5a, Howth, Dublin) irlandar banjojotzaile bat izan zen, musika tresna horretaz gain mandolina eta akordeoia ere jotzen zituelarik, halere banjoa jotzen agitz trebea zen. Zalantzarik gabe, nazioartean The Dubliners irlandar folk musika taldeko kide izateagatik ospetsua zen.
Barney McKenna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donnycarney, 1939ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Howth, 2012ko apirilaren 5a (72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, banjo-jotzailea eta mandolinist (en) |
Kidetza | The Dubliners |
Genero artistikoa | Irish folk music (en) |
Musika instrumentua | banjoa ahotsa fiddlea Mandolina |
Biografia
Barney McKenna musikaria 1939ko abenduaren 16an Irlandako Dublin hiriko Donnycarney auzoan jaio zen, musikari familia batetan hazi zelarik. Hasiera batetan mandolina oso gustukoa zuen musika tresna izan zenez eta hura erosteko aukerarik ez zuzenez, banjoa jotzen ikasi eta musika tresna hau jotzen benetazko maisu bilakatu zen.
MacKenna Irlanda nahiz mundu osoko banjojotzaile onenetakoen artean sailkatu ohi zen, jada 12 urterekin Dublingo kabaret eta musika kontzertuetan jo ohi zuen.
1962. urtetik aurrera The Dubliners musika taldearekin O'Donoghue's Pub tabernan jotzen hasi eta Ronnie Drew, Luke Kelly, John Sheahan eta Ciaran Bourkerekin batera taldekide nabarmena bilakatu zen.
The Dubliners taldearekin jotako irlandar musika herrikoietik at, Barney noizbehinka jazz musika ere jo izan zuen.
2012ko apirilaren 5an goizaldean eta ustekabean Dublin hiriko Howth auzoko bere etxean zendu zen.
Izaera
Barneyk izaera oso umoretsu eta lasaia zuen, patxadaz solasteko beti prest eta xelebrekeri edo txantxaren bat kontatzeko gaitasun paregabea zuen. Barneyri jazotako gertaera, ateraldi eta pasarteei The Dubliners taldeko gainontzeko kideek Barneykeriak (Barneyisms) izenez bataiatu zituzten, musika taldeko zaletu eta jarraitzaileen artean mitikoak eta ospetsuak bilakatu zirelarik.
Aipagarria da Barneyren taldekidea eta lagunmina izan zen Jim McCann musikariak Barneykeria horiek bildu eta liburu batetan argitaratu zituela.
Iruditegia
- Barney McKenna 2005an.
- The Dubliners taldeko kideak (ezkerretik eskuinera: Eamonn Campbell, John Sheahan, Barney McKenna, Séan Cannon eta Patsy Watchorn).
Ikus gainera
Kanpo loturak
- Barry McKenna, Micko Russell eta Tony MacMahon musikariak Ennis udalerriko kalean dantzari eta musika joz ikusgai eta entzungai (Ingelesez)
- Barney McKennaren banjojotze erakustaldia ikusgai
- Barney McKennaren heriotzari buruzko albistea eta 2002an eginiriko elkarrizketa ikusgai (Ingelesez)