Barne medikuntza

Barne medikuntza barne gaixotasunen diagnosi eta tratamendua jorratzen duena da, hau da, barne organoak edo giza gorputza osotasunean kaltetzen dituzten gaitzez arduratzen dena.

Historian, hasieran barne medikuntzak espezialitate medikoak orokorrean hartzen zituen (kardiologia, neumologia, nefrologia, neurologia eta abar), baina apurka-apurka espezialitate autonomo hasi ziren bilakatzen hauek, esparru propioak bereganatuz.

Etorkizunera begira, hainbat erronka dituzte barne medikuek, lan-arloak definitzeko eta euren lekua kokatzeko. Funtsean, familiako medikuntzarekin partekatzen dituzte zeregin asko. Izan ere, sendagile orokortzat jo ditzakegu baina, familiako medikuek ez bezala, ospitale esparruan lan egiten dutenak.

Gaur egun, lan-arloen artean hauexek ditugu:

  • Gaixotasun sistemikoekin jardutea.

Argitalpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.