Barkazio
Barkazio edo Barkazioko Gurutzea Iruña hiriko Arrotxapea auzoko auzune bat da.
Barkazio | |
---|---|
Arrotxapea, Iruña | |
Sorrera | 1964 |
Kokapena | |
Udalerria | Iruña |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Altuera | 420 m |
Posta kodea | 31014 |
Auzunea Juslarrocha, Artika eta Marcelo Zelaieta kaleen elkarguneko inguruan dago.[1]
Izena
Izena Barkazioko Gurutzea kaletik dator, Erreniega mendiko gurutzeari erreferentzia egiten diona, Iruñerria domeinatuz.
Barne hartutako bideak
Auzuneak ez ditu oso ondo definitutako mugak, baina honako bide hauek sartu ohi dira auzunean:
- Juslarrocha kalea: Otsagabia eta Marcelo Zelaieta kaleen arteko tartean.
- Artika kalea: Errotazaxar eta Marcelo Zelaieta kaleen arteko tartean.
- Barkazioko Gurutzea kalea: Errotazaxar eta Marcelo Zelaieta kaleen arteko tartean.
- Bidankoze kalea: kale osoa.
- Urzainki kalea: kale osoa.
- Uztarroze kalea: kale osoa.
- Alodia Deuna kalea: kale osoa.
Garraioa
Auzune honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Barkazio | |||||
|
|
Erreferentziak
- «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.