Barkatu ama

Barkatu ama M-ak musika taldearen laugarren LP albuma da 1989an argitaratua. IZ diskoetxearen argitalpen honek 15 kantu izan zituen lehendabiziko bertsioan; bigarrenean, berriz, 17 izan ziren. Musika aurreratua izan zen bere garairako, Xabier Montoiaren kantatzeko moduak, gitarraren irmotasunak, perkusio kementsuak, baxuak zein haren slapek, eta haize sekzioek bizituta.[1]

Ordu arte, M-ak taldeak oihartzun txikia izan zuen entzuleen artean hasieran, bakardade handiaz askotan. Barkatu ama eztanda bat izan zen taldearen ibilbidean, harrera beroa izan zuen, eta taldearen disko onentzat jotzen da.[1] Kaki Arkarazok kontatzen du 1987ko abenduko Zuloa erabakigarria izan zela taldeari berak eman nahi zion "Berako atal erritmikoa" har zezan: Fernan eta Mikel Irazoki. Hortik Barkatu amarako urratsa txikia zen. 1989an, taldearen nolabaiteko aitortza hasi zen, eta Kortaturekin batera ere jo zuten.[2]

Erreferentziak

  1. «“Barkatu Ama”» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-11-21). ««La evolución de M-ak en la década de los ochenta es larga y fatigosa»» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.