Barents itsasoa
Barents edo Barents itsasoa[1] (norvegieraz: Barentshavet; errusieraz: Баренцево море, translit.: Barentsevo More) Ozeano Artikoaren zatia da, ipar Norvegia, Zembla Berria uhartea eta ipar Errusiaren artean dagoena.
Barents | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Artikoa |
Eskualdea | Norvegia, Errusia |
Kontinentea | Europa |
Koordenatuak | 75°N 40°E |
Azalera | 1.405.000 kilometro koadro |
Luzera | 1.300 kilometro |
Zabalera | 1.050 kilometro |
Sakonera | batez bestekoa: 230 metro |
Geografia
1.300 kilometroko luzera, 1.050 kilometroko zabalera eta 1.405.000 kilometro koadroko eremua ditu. Nahiko sakona da: 229 metro batez beste eta 600 metro gunerik sakonenean[2]. Mendebaldean Norvegiako itsasoa du, ipar-mendebaldean Norvegiako Svalbard uhartedia, ekialdean Errusiako Frantzisko Josefen Lurraldea eta ipar-ekialdean Errusiako Zembla Berria. Ekialdeko muturrari Petxora itsasoa deitzen zaio, Petxora ibaiaren ahoa bertan dagoelako.
Murmansk (Errusia) eta Vardø (Norvegia) hegoaldeko portuek urte osoa ematen dute izoztu gabe, Ipar Atlantikoko itsaslasterrari esker. Irailean, ia Barents osoa izotzik gabe egoten da.
Historia
Historian zehar beste izen batzuk izan ditu. XVI. mendeko mapetan Murmanskeko itsasoa (errusieraz: Мурманское море, translit.: Murmanskoye More) zeritzoten. Egungo izena 1853an erabili zen aurrenekoz, Willem Barents, XVI. mendeko herbeheretar esploratzailearen omenez[2]. 2000ko abuztuaren 12an, itsas honetan hondoratu zen K-141 Kursk errusiar urpekontzi nuklearra.
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
- Barents Sea Global.britannica.com