Bardoze

Bardoze (okzitanieraz Bardòs, frantsesez eta ofizialki Bardos) Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Lapurdi Ekialdea eskualdean kokatua.

Bardoze
 Lapurdi, Euskal Herria
Bardozeko Sala gaztelua.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Bardos
AuzapezaMaïder BehotegiMaider Behotegi (2020-2026)
Posta kodea64520
INSEE kodea64094
Herritarrabardoztar
Kokapena
Koordenatuak43°28′30″N 1°12′13″W
Map
Azalera42,53 km2
Garaiera0-183 metro
Demografia
Biztanleria1.828 (2018:  23)
alt_left 927 (%49,8) (%48,4) 901 alt_right
Dentsitatea40,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,14
Ugalkortasuna[1] 60,04
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,36 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,92 (2011)
Langabezia[1]% 4,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 20,06 (2010)
Erabilera% 2,42 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bardos.fr/

Izena

Dokumentazioa

Gaur herriaren izen ofiziala den Bardos era anitz dokumentatua dago, Erdi Aroko erregistroetan[JBO06 1]: 1203, 1249, 1305.

17. eta 18. mendeetan ere forma bera agertzen zen, bereziki kartografietan[BBF 1]: 1638 (Carte du Siège Présidial Dax), 1651 (Carte du Gouvernement Général de Guyenne et Gascogne), 1693 (Sancta Maria de[PR 1]), 18. mende hastapena (Carte de la Partie Méridionale du Gouvernement Général de Guienne et Gascogne), 1714 (Carte de la Bigorre, de l'Armagnac, du Béarn et des pays voisins), 1733 (Extrait de la Carte du Gouvernement Général de Guienne et Gascogne.

Euskarazko Bardoze (herria) eta bardoztar (herritarra) erak 20. mende hastapenean aurkitzen dira dokumentaturik: 1926[PL 1]). Bardoze. 2000ko martxoaren 30ean, Euskaltzaindiak Bardoze eta bardoztar izen hauek arautu zituen herri honetarako[2].

Okzitanieraz, Bardòs [bar'dɔs] da herriaren gaurko izen arautua[3].

Etimologia

Gaskoi dialektoan aditua den Gerhard Rohlfs alemaniar hizkuntzalariak dio Bardus galiar gizonezko izena dela lehen terminoa, bigarrena -ossum akitaniar atzizkia delarik[D-R 1].

Auzoen izenak

Bardozek lau auzo dauzka: Sarrada, Legarre, Lerine eta Ibarre[4].

  • Sarrada: la Serrade (18. mendea, Carte de Cassini), Lassarrade (1820-1866, Carte d'état-major), La Serrade (1950, IGN mapa), Quartier Lassarade (2020, IGN mapa eta planoa).
  • Legarre: le Garre (18. mendea, Carte de Cassini).
  • Lerine: Lerine (18. mendea, Carte de Cassini).
  • Ibarre: Ibarre (18. mendea, Carte de Cassini), Quartier Ibarre (2020, IGN mapa eta planoa).

Geografia

Biduze Bidaxunen.

Ingurune naturala eta klima

Aturriren ibaiadar diren Biduze eta Arhan ibaiak udalerritik igarotzen dira.

Harana ibaira isurtzen diren hainbat errekek gurutzatzen dute udalerria : Marmaroko erreka, Lartasso eta Eiheraxaharreko errekak (eta honen ibaiadar den Ithürriaga erreka).

Biduzera isurtzen direnen artean, aldiz, Lihuri eta Arberoako erreka dira aipagarrienak.

Udalerri mugakideak

Auzoak

Bardozek lau auzo dauzka[5]:

  • Sarrada;
  • Legarre;
  • Lerine;
  • Ibarre.

Sarbideak

Bardoze RD-936 (antzinako RN-636) eta RD-318 errepideak zeharkatua da.

Historia

Erdi Aroa

Bardoze Agaramonteko dukerriaren menekoa zen baroierria izan zen Erdi Aroan[PR 1].

Aro modernoa

1790. urtean, aldiz, egoera administratiboa aldatzean, Gixune eta Bardoze herriek osaturiko kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren azpikoa izan zena.

Aro Garaikidea

Frantsestean (1808-1814), herria suntsitua izatetik salbatu ahal izan zen, Salvat Monhok Francisco Espoz Mina buruzagiari belauniko hala erregututa.[6].

Ekonomia

Nahiz eta udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza izan, XIX. mendera arte Bardoze oso ezaguna zen bertan egiten ziren hilarriak zirela-eta.

Banaketa administratiboa

Administrazio eta hauteskunde banaketak

Bardoze Akitania Berria eskualdean eta Pirinio Atlantikoetako departamenduan kokatutako Errobi-Aturri kantonamenduko udalerri bat da. Pirinio Atlantikoetako bosgarren barrutian dago kokatua.

Bardoze Paueko dei auzitegiaren bete beharra den Baionako auzi zibilen auzitegiaren mendean da.

Herriarteko banaketak

Bardozek herriarteko hiru egituratan parte hartzen du[7]:

Demografia

XIX. mendean 2.000 biztanle inguruko herria izanik, biztanleak galdu zituen hurrengo hamarkadetan eta 1960ko hamarkadan 1.000 baizik ez ziren bertakoak. Handik aurrera, berriro gorako joera hartu zuen populazioak eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 1.700 ziren.

Bardozeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Auzapezak

AuzapezaAgintaldiaAlderdia
Jean Casenave17891789
Pierre Darricau17891790
Gabriel Janots-Detchart1790-1792
Pierre Darricau17921795
Gabriel Janots-Detchart1795-1795
Pierre Darricau17951797
Pierre Darricau17971798
Étienne Ameztoi17981816
Jean-Baptiste Duclercq18161816
Louis-Laurent de Lalande18261827
Étienne Ameztoi18271848
Mathieu Chapa18481849
Pierre Darricau18491878
Bernard Zelhabe18781881Eskuina
Pierre Ameztoi18811919
Pierre-Louis Ameztoi19191960Radical
Jean-Marcel Ameztoi19611977"zuria"
Pierre Laborde19772008DVG
Jean-Paul Iribarne20082020DIV
Maider Behotegi20202026

Kultura

Hizkuntzak

Udalerri honetako eremu ia osoan euskara izan da tokiko hizkuntza. Xarnegu Herrian[11] dagoenez okzitaniera ere neurri apal batean presente dago: gaskoi-hiztun bakanak batez ere Aturri ibaitik hurbil dauden auzoetan daude.

Euskara

Beskoitzeko[12] euskara[13] da herriari dagokiona, Sortaldeko[14] nafar-lapurteraren barnean. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra[10] ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturri aldeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Okzitaniera (gaskoia)

Gaskoizko esaera zahar batek honela esaten du:

Que vas entau Bidaishe ? Pòt de graisha. Que vas entau Bardòs ? Shuca aqueth òs. A Bardòs que minjan la carn e que daishan los òs.

Hau da :

Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau.

Jaiak

Bardozeko ihauteriak urte hastapenean iragaten diren ekitaldi tradizionalak dira. Pertsonaiak (dantzariak eta kaskarotak) auzoz auzo eta etxez etxe ibiltzen dira bi asteburuz, hirugarrenean herriko plazan daudelarik animazio nagusiak, hala nola Zanpantzarren jujamendua[15].

Maiatzaren lehen egunetan, euskal eta gaskoi kulturak nahasten dituen ekitaldi berezia antolatzen dute bardoztarrek eta inguruetako herritarrek, Xarnegu Eguna deituriko festibala[16].

Musikari doakionez, Foyer de Bardos elkartean bai eta ere Frantzia mailako Écoles de Musiques Associées musika eskoletan musika ikasten dutenek eskualde eta nazio mailako lehiaketetan parte har dezakete. Ipar Euskal Herrian, Bardozen dira iragaten eskualdeko faseak, maiatz hondarrean[17].

Foyer de Bardos elkarteak 1979an sortu zuen arte garaikide erakusketak auzoko eskualdeetako bai eta ere Europako herrialdeetako fama handiko artistak errezibitzen ditu urtero.[18]. Hilabete bat irauten du, ekainaren 15etik hara.

Bardozen, eliza bestak Bardozeko besta batzordeak ditu antolatzen uda guziez, agorrilaren 15aren inguruan. Herri anitzetan bezala, herritarrak elkartzeko parada paregabea dira Bardozeko bestak hauek.

Musika

Killers 1982an Bardozen sorturiko heavy metal taldea da[19], oraindik martxan dabilena; honek Euskal Herrian eta frantses estatuan gehien iraun duen taldeetakoa bihurtzen du.

Bizi Kantuz tokiko Foyer de Bardos kultura elkarteko kidea den koru mistoa da[20]. Bardoze eta auzo herrietako berrogei bat kantari batzen dituen koru honek euskal musikatik du bere errepertorioa osatzen.

Haugi'Mugi txaranga ere Foyer de Bardos elkartearen talde bat da, 2015ean sortua[21]. Txirulari, arrabitari akordeoilari eta perkusionistek osaturiko txaranga da.

Bi aldiz aipaturiko kultura elkarte honek musikaren arloko aktibitateak eskaintzen dizkie bere kideei, hala nola akordeoia, pianoa eta klabierra jotzen ikasteko kurtsoak[22].

Gastronomia

Tokiko hainbat ekoizpen Bardozen berean eginak eta salduak dira[HE 1]: Baileaneko izozkiak, Bastidarra enpresaren Ekia eta Ibaski jogurtak, Euskal Herriko Garagardotegiaren Eki eta Eguzki garagardoak, Kürütxetako gasna errea, Hegixipiko eztia eta Elikatxo enpresaren fruitu zukuak eta Euskola kola.

Ondasun nabarmenak

Salha jauregia.
  • Sala jauregia XVII. mendekoa da.
  • XVI, XVII eta XVIII. mendeko hainbat baserri daude herrian.
  • Herriko Etxe zaharra, 1982. urtera arte erabili zena, XVIII. mendeko eraikina da.
  • Miramont jauregia XV. mendekoa da. Bertatik, Landak eta Pirinioak ikus daitezke.
  • XV. mendeko errota bat ere badago.
  • Jasokundearen eliza XIX. mendean izan zen berreraikia, baina oraindik XIII. mendeko atari erromanikoa kontserbatzen du. Herriguneko punturik altuenean dago kokaturik, 128 metrotako altueran.

Bardoztar ospetsuak

Juan Martin Hiribarren.
Jean-Pierre Duvoisin.
  • Salvat Ihartze ustez Bardozen jaio 1530 urte inguruan, Plazako Eihartzea deitu etxean, eta 1601ean hil zen elizgizona.
  • Dominique Lissabe, Sarradako Lixabea deitu etxean 1724an sortu eta 1791ean Réunion uhartean hil zen itsasgizon eta kortsarioa.
  • Pierre Ameztoi Sarrada auzoko Etxebeheitian 1727an sortu eta 1827an hiliko erregeren notarioa, Lapurdiko Biltzarreko sindiku orokorra 1770etik 1777ra arte.
  • Valentin Salhakoa (1758-1841) Salha jauregiko zaldun, itsasontzi-kapitain eta militarra.
  • Juan Martin Hiribarren Azkainen 1810ean sortu eta Baionan 1866an hiliko euskal idazlea. Bardozeko bikarioa izendatu zuten 1834an, eta berantegi apeza 1839tik 1865era arte.
  • Jean-Pierre Duvoisin 1810ean Ainhoan sortu eta 1891ean Ziburun hiliko aduana kapitain eta euskal idazlea. 1859tik 1864ra arte, Bardozera erretiratu zen Sarrada auzoko Etxebeheitira, Biblia osoki euskaratzeko.
  • Bernard Zelhabe 1827an Etxeparean sortu eta 1903an Panfilian hiliko notarioa. Hiribarren eta Gorostarsou bertsolari apezetarik hurbil izanez, poema bat idatzi zuen 1853an (Entzunik espantutan Indien berria), zeini esker lehen saria eskuratu zuen Urruñako lore jokoetan, Etxahun xiberotarra haserraraziz.
  • Léon-Joseph Dajas Plaza auzoko Garroan (edo Destouet) 1839an sortu eta 1898an hiliko medikua. Berak ere Urruñako lore jokoetan parte hartu zuen, 1855ean Emazte edaliak deituriko poemarekin.
  • Paulette Howard-Johnston (1904-2009) Paul-César Helleu bretainiar margolari eta grabatzailearen alaba, Jean Helleu margolariaren arreba. Biarritzen egoten zen oporretan Clarence Howard-Johnston ingeles amirala zen bere senarrarekin, eta berantago elkarrekin erosi zuten Bardozeko Lerine auzoko Garateko eiheran. Zendu zelarik, Bardozeko eihera hau gehi bere aitaren arte bilduma Baionako hiriari utzi zizkion. Bonnat-Helleu museoaren parte inportantea bilakatu da familiako bilduma hau.
  • Mixel Labéguerie (1921-1980) politikari eta kantariaren familia bertakoa zen.
  • Jacques Laplume : Parisen 1921ean sortu eta Bardozen 2008an hiliko irrati ingeniaria. Bere erroak Euskal Herrian izanik, bere lanetik erretiratu zelarik etxe bat eraiki zuen Legarre auzoan, Artegia.
  • Killers heavy metal taldea herri honetan sortua da.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Lapurdiko udal izendegia» euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  3. «Top'Òc, Toponimes occitans» locongres.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  4. «Géoportail» remonterletemps.ign.fr (Noiz kontsultatua: 2020/07/30).
  5. Géoportail - Institut géographique national (France). (1818). Lapurdiko Napoleonen katastroa / Bardoze. (Noiz kontsultatua: 2019/04/21).
  6. Arbelbide, Xipri. (2011). «Xuriak eta gorriak. Azkainen eta Bardozen» Euskera. Euskaltzaindia, 1147-1164 or. ISSN 0210-1564..
  7. «Liste des regroupements de Bardos» comersis.fr (Noiz kontsultatua: 2020/07/30).
  8. «Zabarotz, Maddi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  9. «Eskolara elebakar joan zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  10. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  11. Xarnegu: kultura euskaldun eta gaskoia topatu eta nahasten diren eremua, Aturri Beherea zentzu zabalean. Ikus Xarnege.
  12. «Bardoze - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  13. «Beskoitzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  14. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  15. «Ihauteria» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  16. «Xarnegu Eguna» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  17. «E.M.A. lehiaketa» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  18. «Arte garaikide erakusketa» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  19. «Killers» metal-archives.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  20. «Bizi Kantuz korua» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  21. «Haugi'Mugi txaranga» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).
  22. «Asteko jarduerak» foyerdebardos.com (Noiz kontsultatua: 2020/07/31).

Herriko Etxearen webgunea

  1. «Gastronomie» bardos.fr (Noiz kontsultatua: 2020/07/30).

Testuan, erreferentzia hau "HE" notatua da.

Bibliografia

  1. Raymond, Paul. (1873). Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque. .

Testuan, erreferentzia hau "PR" notatua da.

  1. Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux. Presses Universitaires de Bordeaux.

Testuan, erreferentzia "JBO06" notatua da.

  1. Boyrie-Fénié, Bénédicte. (2005). Dictionnaire toponymique des communes : Landes et Bas-Adour. Éditions Cairn.

Testuan, erreferentzia hau "BBF" notatua da.

  1. Lhande, Pierre. (1926). Dictionnaire basque français (Dialectes Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin). .

Testuan, erreferentzia hau "PL" notatua da.

  1. Dauzat, Albert; Rostaing, Charles. (1989). Dictionnaire étymologique des noms de lieux en France. Paris: Librairie Guénégaud ISBN 2-85023-076-6..

Testuan, erreferentzia hau "D-R" notatua da.

Bibliografia

  • (Frantsesez) Allières, Jacques. (1977). Les Basques. Paris: Presses Universitaires de France ISBN 2-13-035745-8..
  • Arbelbide, Xipri. (2011). Juan Martin Hiribarren. Bidegileak ISBN 978-84-457-3167-3..
  • (Frantsesez) Boyrie-Fénié, Bénédicte. (2005). Dictionnaire toponymique des communes : Landes et Bas-Adour. Paue: Éditions Cairn ISBN 2-35068-011-8..
  • (Frantsesez) Dauzat, Albert; Rostaing, Charles. (1989). Dictionnaire étymologique des noms de lieux en France. Paris: Librairie Guénégaud ISBN 2-85023-076-6..
  • (Frantsesez) Goyheneche, Eugène. (2011). Onomastique du nord du Pays Basque (XIè-XVè siècles). Iker-27 ISBN 978-84-95438-85-0..
  • (Frantsesez) Haristoy, Pierre. (1977). Recherches historiques sur le Pays Basque. Marseilla: Laffitte Reprints.
  • (Frantsesez) Laborde, Pierre. (2011). Bardos : un village qui a évolué. Bardoze: Imprimerie des 3 Vallées.
  • (Frantsesez) Lamant-Duhart, Hubert. (1992). Bardos. Ekaina ISSN 1140-3071..
  • (Frantsesez) Moutche, Gérard. (2010). Que disent les maisons basques ?. Biarritz: Atlantica ISBN 978-2-7588-0177-1..
  • (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (2000). Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule. Baigorri: Éditions Izpegi ISBN 2-909262-23-5..
  • (Frantsesez) Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux de Labourd, Basse-Navarre et Soule. Pessac: Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4..
  • (Frantsesez) Truffaut, Thierry. (2005). Joaldun et Kaskarot : des carnavals en Pays Basque. Elkar ISBN 84-9783-303-1..
  • (Frantsesez) Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. Grenoble: Arthaud ISBN 2-7003-0038-6..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.