Bardo
Bardoa edo koblari zelta Europako historia klasikoaren pertsonaia da, istorioak, kondairak eta poemak transmititzen eta bere herrien gertaerak kantatzen zituena.
Bardoak historian zehar
Kaleetan zehar joaten ziren istorioak kontatzen, jendeari ahantz ez zekizkion. Oso beharrezkoak ziren, albiste, mezu eta kontakizun mota guztietako igorleak baitziren.
Hitza proto-zelta hizkuntzatik dator, eta "ahotsa altxatzea" edo "otoitz egitea" esan nahi du. Kultura horren kideen artean izaera sakratua zeukaten, eta izaki berezitzat hartuak ziren.
Topaketa famatuak
Urtero ospatzen diren topaketa batzuetan, bardo guztiak biltzen dira bere ezagutzak partekatzeko.
- Eisteddfod Nazionala, Galesen.
- Fleadh Cheoil, Irlandan.
- Kan ar bobl, Bretainian.
Adibide historikoak
- Alan-a-Dale
- Will Scarlet
- Amergin
- Homero
Kultura bakoitzak bere istorio kontalaria du, bai bardo, koblakari, skald edo juglarea deitua bazen ere.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.