Barbie (filma)
Barbie fantasia eta komedia-filma da, AEBetako ekoizpen bat 2023an Greta Gerwigek zuzendua, Noah Baumbachekin batera idatzi zuen gidoi batean.[1] Mattel markako Barbie panpinean oinarritzen da istoripa. Marrazki biziduneko ekoizpen askotan agertu ondoren, Barbie aktoreekin egindako film batean agertzen den ekintzako lehen ekoizpena da. Margot Robbie da filmeko izarra (pertsonaia nagusia, Barbie estereotipikoa, baina beste hainbat aktore-pertsonaia-Barbie ere badaude) eta Ryan Gosling (Ken, berdintsu, Ken nagusia beste Ken askoren artean), dauka ondoan. Krisi existentzial baten ondorengo autoaurkikuntza-bidaia bat agertzen da filmean. America Ferrera, Kate McKinnon, Issa Rae, Rhea Perlman eta Will Ferrell dira agertzen diren beste aktore batzuk.
Barbie (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Barbie |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta home video release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, abenturazko filma, film komikoa, family film (en) , teen film (en) , fantasiazko filma, musika-filma, film erromantikoa, komedia musikala, fantasy comedy film (en) , chick flick (en) eta satirical film or television program (en) |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Barbie |
Grabazio lekua(k) | Warner Bros. Studios, Leavesden (en) eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Greta Gerwig |
Gidoigilea(k) | Greta Gerwig Noah Baumbach (en) |
Antzezlea(k) | |
Margot Robbie (Barbie (en) ) Ryan Gosling (Ken (panpina)) America Ferrera Simu Liu (Ken (panpina)) Kate McKinnon Alexandra Shipp Emma Mackey (en) Kingsley Ben-Adir (Ken (panpina)) Issa Rae Michael Cera (en) Rhea Perlman (Ruth Handler) Will Ferrell Ncuti Gatwa (Ken (panpina)) Emerald Fennell Hari Nef Sharon Rooney Scott Evans (Ken (panpina)) Ana Cruz Kayne (en) Connor Swindells Ritu Arya (en) Jamie Demetriou (en) Marisa Abela (en) John Cena Nicola Coughlan Ariana Greenblatt (en) Helen Mirren Dua Lipa David Mumeni (en) Tom Stourton (en) Rob Brydon Lucy Boynton (en) Hannah Khalique-Brown (en) Ray Fearon (en) Asim Chaudhry (en) Will Merrick (en) Luke Mullen Mac Brandt Benjamin Arthur Carlos Jacott | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Margot Robbie Tom Ackerley (en) Robbie Brenner (en) David Heyman Ynon Kreiz (en) |
Konpainia ekoizlea | LuckyChap Entertainment (en) Mattel Films (en) Heyday Films (en) |
Ekoizle eragilea | Greta Gerwig Noah Baumbach (en) Ynon Kreiz (en) Josey McNamara (en) Toby Emmerich |
Edizioa | Nick Houy (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Ronson Andrew Wyatt |
Argazki-zuzendaria | Rodrigo Prieto |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 96th Academy Awards (en) David Heyman, Margot Robbie, Tom Ackerley (en) , Robbie Brenner (en) |
barbie-themovie.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Barbie Los Angeleseko Shrine Auditoriumean estreinatu zen 2023ko uztailaren 9an, eta Estatu Batuetan uztailaren 21ean estreinatu zen. Universal ekoiztetxearen Oppenheimer filmarekin batera estreinatatu zelarik, bien arteko " Barbenheimer " fenomeno kulturala gertatu zen hainbat tokitan, ikusleak bi filmak espektakulu bikoitz gisa ikustera bultzatu zituena. Filmak kritika onak jaso zituen eta 1.404 milioi dolar baino gehiago bildu bere lantzamenduan, 2023ko film irabazi handiena bihurtuz, baita emakume zuzendari bakar batek irabazi gehien izan dituen dituen filma ere.
Sinopsia
Barbie estereotipikoa eta beste panpin batzuk Barbieland-en bizi dira; gizarte matriarkal moduko bat da, sexurik gabea, non Barbie, Ken, eta bertan behera utzitako modeloen aldaera desberdinak ageri diren hezur-haragizko pertsonak bezala.
Barbie estereotipikoak disfuntzio batzuk sentituko ditu, oinak takoirik gabe ibiltzeko gaitasuna, heriotzari buruzko pentsamenduak... Oker funtzional horiek gainditzeko Barbielandetik mundu errealara salto egin beharko dio, eta hara jarraituko dio Kenek. Mundu erreala, ordea, ez da Barbieland bezalakoa, eta besteak beste, Kenek deskubrituko du bere gizatasunari hobeto datorkion patriarkatu bat dela nagusi bertan.
Protagonistak
- Margot Robbie: Barbie gisa, askotan "Barbie estereotipatua" deritzona
- Barbie-ren aldaera desberdinak jokatu zituen:
- Kate McKinnon: Barbie arraroa
- Issa Rae: Barbie presidentea
- Alexandra Shipp: Barbie idazlea
- Emma Mackey: Barbie fisikaria
- Hari Nef: Barbie doktorea
- Sharon Rooney: Barbie abokatua
- Ana Cruz Kayne: Barbie epailea
- Ritu Arya: Barbie kazetaria
- Dua Lipa Sirena Barbie itsas lamina
- Nicola Coughlan: Barbie diplomatikaria
- Mette Narrative: Barbie Video Girl (panpin modelo bat)
- Marisa Abela: Teen Talk Barbie (beste modelo bat)
- Lucy Boynton: Marcel Proust gisako Barbie gisa
- Ryan Gosling: Ken bezala, "Hondartzako Ken" gisa agertu ohi dena,
- Ken-en aldaera desberdinak ere izan dira:
- Kingsley Ben-Adir: Ken saskibaloilaria
- Simu Liu: Ken turista (Goslingen pertsonaiaren nemesia)
- Scott Evans: Ken estereotipikoa
- Ncuti Gatwa: Ken artista
- John Cena: Ken iitsaslamia
- Rob Brydon : Sugar Daddy Ken
- America Ferrera: Gloria, Matteleko langilea mundu errealean Barbieri laguntzen diona
- Michael Cera: Alan, Ken ez den gizonezko kopin anbiguioa.
- Ariana Greenblatt: Sasha, Gloriaren alaba
- Rhea Perlman: Ruth Handlerren izpiritua, Mattelen fundatzaileetako bat
- Helen Mirren: narratzailea, ahotsez.
- Will Ferrell: Matteleko zuzendari nagusi gisa
- Connor Swindells : Aaron Dinkins, Matteleko maila baxuko langilea
- Jamie Demetriou: Matteleko zuzendari nagusia.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Barbie (film)» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-13 data duen 1175174253 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Rubin, Rebecca. (April 25, 2023). «Greta Gerwig, Margot Robbie and Ryan Gosling Bring Plastic, Fantastic 'Barbie' to CinemaCon» Variety.