Barbara haize ekaitza

Barbara haize ekaitza Atlantikoko depresio sakona izan zen, 2020ko urriaren 20an eta 21ean Iberiar penintsularen iparraldeko herena eta Frantziaren hegoaldea zeharkatu zuena; bidean, haize bortitza eta euri-erauntsiak utzi zituen.[1] Haize ufadarik gogorrenak Iratiko eski-estazioan neurtu ziren: 217 km/h urriaren 21eko goizaldearen lehenbiziko orduetan.[2] Aralarren 201 kilometro orduko haizetea izan zen, inoiz neurtu den handiena.[3]

Barbara
Datuak
Sortze-data2020ko urriaren 19a
Barreaitze-data2020ko urriaren 21a
Haize ufadarik
indartsuena
217 km/h
Iratiko eski-estazioa
Presiorik baxuena990 mb
Kaltetutako lurraldeak
Iberiar penintsula, Frantzia
Kalteak
Heriotzak1

Bi egun horietan Euskalmetek lau alerta laranja igorri zituen: bi haizeagatik haizeguneetan eta bi haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan. Hego-mendebaldeko haize zakarrak kalte ugari eragin zituen Euskal Herrian, handiagoak Kantauriko isurialdean, eta larrialdi zerbitzuek ehunka esku hartze egin behar izan zituzten (zain-iraulitako zuhaitzak, eraitsitako elektrizitate dorreak, hondatutako teilatuak, iraulitako kamioiak, eragozpenak bide sarean...).[1][3] Frantzian pertsona bat hil zen, Saona eta Loirako Digoin herrian, zuhaitz bat gainera erorita.

Erreferentziak

  1. Txosten meteorologikoa - 2020ko urria. euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  2. Haize azkarrek kalteak eragin dituzte. Kazeta, 2020ko urriak 21, kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  3. Barbara borraskak arazoak eragin ditu Nafarroa osoan. Euskalerria Irratia, 2020-10-21, euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).

Kanpo estekak

Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.