Barbara Stanwyck
Ruby Catherine Stevens, ezagunagoa Barbara Stanwyck ezizenaz (Brooklyn, New York, 1907ko uztailaren 16a - Santa Monica, 1990eko urtarrilaren 20a) aktore estatubatuarra izan zen.[1] Hollywoodeko Óscar sarietarako lau aldiz izendatu zuten eta 1982an ohorezko sari bat irabazi zuen. «Zazpigarren Artearen mitoetako bat» da, eta zinearen historiako zorigaiztoko emakume enblematikoenetako bat.
Barbara Stanwyck | |
---|---|
(1950) Barbara Stanwyckek sinatutako publizitate-argazkia, 1950 ingurukoa Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ruby Catherine Stevens |
Jaiotza | Brooklyn, 1907ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Santa Monica, 1990eko urtarrilaren 20a (82 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Familia | |
Aita | Byron Stevens |
Ama | Catherine McGee |
Ezkontidea(k) | Frank Fay (1928 - 1935) Robert Taylor (1939 - 1951) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erasmus Hall High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, modeloa, gidoilaria, antzerki aktorea eta aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna Zinema beltza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Biografia
Brooklyn-en jaio zen.[2] Langile familia bateko bost seme-alabetatik txikiena zen. Bere ama, Catherine Ann McPhee (1870-1911), umea zela hil zen eta bere aita, Byron E. Stevens (1872-1954), handik gutxira utzi zuen, eta hainbat harrera-familiatan egon zen.[3]
Familia txiro bateko alaba izanda, aktore bezala famatu izan arte hainbat lan izan zituen, telefonista, eta modelo adibide. Baita hainbat vodevil-ikuskizunetan korista gisa ere. Ondoren, Broadwayn lan egitea lortu zuen. Han ezagutu zuen lehen senarra, Frank Fay aktore polemikoa, eta harekin joan zen Los Angelesera zineman karrera bat egiten hasteko. William A. Wellmanen Ha nacido una estrella filmeren gidoia bere ezkontza gatazkatsuan eta senarrak izar bihurtzeko zuen obsesioan oinarrituta zegoela esaten zen. Bere lehenengo filma Broadway Nights (1927) izan zen.[4]
1928tik 1935era bitartean egon zen ezkonduta Frank Fayrekin eta semea adoptatu zuen, Dion, gizona zein semearengandik tratu txarrak jaso zituela esan ohi zen garaian.[4] Ondoren, 1939an Robert Taylor aktorearekin ezkondu zen eta 1952an banatu ere, uztez Taylorrek Ava Gadner eta beste emakumen batzuekin engainatzen zuelako[2]. Robert Wagner, Marlene Dietrich edo Joan Crawford bezalako aktoreekin ere harremandu dute, eta oso kritikatua izan zen genero berdineko edo gazteagoak ziren bikote sexualak izateagatik.[4]
1944ean emakumezko aktore ordainduena bihurtu zen, garaiko 360.000 euro jasota.[4]
Oscar Sarietarako lau izendapen izan zituen, Stella Dallas (1937), Suzko bola (1941), Galbidea (1944) eta Hilhotsak (1948) filmengatik, baina ez zituen lortu, eta 1982an Oscar honorifikoa eman zioten.[4]
Nagusitu ahala zineman aukerak murriztu eta telebista saioetan hasi zen, eta berezko programa bat izan zuen Emmy bat eman ziona 50. hamarkadan.[2]
Ibilbidea
Lehen filma Broadway Nights izan zen, 1927an. Film askotan parte hartu zuen Frank Caprarekin, besteak beste, Mujeres ligeras (Ladies of Leisure, 1930), La mujer milagrosa (The Miracle Woman, 1931) eta Amor debeku (Forbidden, 1932) filmetan, non aldakortasunagatik ematen baitu arreta.
Beste film batzuen ondoren (John Ford, besteak beste), King Vidorren Stella Dallas filmarekin iritsi zen lehen lan handia 1937an. Film horrekin, Oscar sarietarako lehen izendapena lortu zuen, baina Luise Rainerrek jaso zuen La buena tierra filmagatik.
Barbara emakume gogor eta sendoen roletan espezializatzen hasi zen. Haren edertasuna ez zen Hollywoodeko izar handienena bezain ortodoxoa, baina horrek ez zion eragotzi zinemaren historiako emakume hilgarri garrantzitsuenetako batzuk interpretatzea.
Beste hiru film zoragarri egin zituen: Howard Hawksen Bola de fuego (Ball of fire) (Oscarrerako bigarren izendapena ere ez zuen lortu); Frank Capraren Juan Nadie (Meet John Doe), 1941ean; Preston Sturgesen The Lady Eve (Las tres noches de Eva, 1941), denak 1941ean eginak, non zinema beltzaz gain komediak eta melodramak egiteko gai zela frogatu zuen.
Double Indemnity
Bere ibilbideko arrakastarik handiena 1944an iritsi zen, Double Indemnity filmarekin. Espainian Perdición du izenburua, Billy Wilderrek zuzendua, eta Fred MacMurray eta Edward G. Robinson ditu protagonista. Raymond Chandlerren gidoiarekin, James M. Cainen eleberri batean oinarritua, filma zinema beltzaren maisulan handienetako bat da, eta berak emakume manipulatzaile, bihozgabe eta gaiztoa interpretatu zuen. Haren "Phyllis Dietrichson" rola, segur aski, emakume hilgarriaren estereotipo zinematografiko modernoa definitzeko erabili duten eredua da. Haren interpretazio bikainak hirugarren izendapena eman zion Oscarretan, baina ez zuen lortu, urte hartan Ingrid Bergmanek irabazi baitzuen Gaslightengatik.
Pertsonaia horren ondoren, beste film gogoangarri batzuk ere egin zituen, hala nola Lewis Milestoneren El extramor de Martha Ivers (1946) edo Anatole Litvaken Voces de muerte (Sorry, wrong number), 1948an. Horrek laugarren izendapena ekarri zion Óscaretan, eta Jane Wymani eman zioten.
Film bikainak egiten jarraitu zuen ezohiko paperetan, hala nola Fritz Lang-en Clash by Night filmean, Marilyn Monroerekin batera, 1952an, edo Edward Dmytryk filmeko Walk on the Wild Side filmean (La gata negra) 1962an, zinemaren historiako lehen lesbianaren rola interpretatu zuen. Film komertzialagoetan ere lan egin zuen, hala nola Roustabout Elvis Presleyrekin.
Azken lanak
1950ean eta 1960an telebista dezente egin zuen, bere programa propioa izan zuen, eta Emmy saria eman zion. Horrez gain, hainbat telesailetan ere parte hartu zuen, hala nola Valle de pasiones filmean.
Zinemari egindako ekarpenengatik, izar bat jarri zioten Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, Vine Streeteko 1751n, eta, karrera osoari esker, 1982. urtean ohorezko Oscar bat lortu zuen.
Falcon Crest telesail estatubatuarrean Angela Channing-ek zuen papera baztertu ondoren, Bárbarak laurogeiko hamarkadako hiru serie enblematikotan hartu zuen parte: El pájaro espino (Richard Chamberlainekin batera), Dinastia eta Los Colby, bietan Constance Colbyren paperean.
Bizitza pertsonala
Lehen ezkontza 1928ko abuztuaren 26an izan zuen, Frank Fay aktorearekin. Anthony Dion Fay izeneko haur bat izan zuen, eta 1936an modu dramatikoan dibortziatu zen, Dionen zaintzagatik borroka legal luze bat eginez. Legezko borroka irabazi ondoren, Stanwyckek Dion semea barnetegietan utzi zuen.[5][6]
Barbara Stanwyck Robert Taylor aktorearekin ezkondu zen 1939an. Senar-emazteek hamabi urte iraun zuten, eta 1951n dibortziatu zen, Taylorrek Ava Gardnerekin eta Lana Turnerrekin desleialtasunak tarteko. Gainera, bere buruaz beste egiten saiatu zen.[7]
Maitasun-istorioak izan zituen Frank Caprarekin eta Henry Fondarekin. Baina Joan Crawford, César Romero, Richard Chamberlain eta Clifton Webbekin zuen adiskidetasunagatik, prentsa horiak kloseteko lesbiana gisa (armairuan edo ezkutuan) estigmatizatu zuen.[7] Kontua da, Crawford eta Marlene Dietrichekin batera, The Sewing Circle (Jostunen zirkulua) kide zela, emakume homoxesual eta bisexualen talde pribatua.[4]
Sueños de oro filmazioan William Holden ezagutu zuen, eta han adiskidetasun luze bat hasi zen hura hil arte. 1982an Oscar saria irabazi zuenean, Holdeni eskaini zion, hil berria baitzen.
Heriotza
1990ean Barbara Stanwyck 82 urte zituela hil zen Santa Monicako etxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Horrez gain, bizitza osoan endekapenezko artrosia izan zuen eta bere bizkarrezurrean eskoliosi mingarri bat izan zuen. Haren gorpua erraustu egin zuten eta errautsak Lone Pinen barreiatu ziren.[4][8]
Filmografia
Filma ugaritan parte hartu zuen:[1]
Urtea | # | Filma | Ekoizle | Pertsonaia | Kidea | Zinema zuzendaria |
---|---|---|---|---|---|---|
1927 | 1 | Broadway Nights | FN | Fan dancer | - | Joseph C. Boyle |
1929 | 2 | The Locked Door | UA | Ann Carter | Rod La Rocque | George Fitzmaurice |
3 | Mexicali Rose | Col | Mexicali Rose | Sam Hardy | Erle C. Kenton | |
1930 | 4 | Ladies of Leisure | Col | Kay Arnold | Lowell Sherman | Frank Capra |
Ralph Graves | ||||||
1931 | 5 | Illicit | WB | Anne Vincent Ives | James Rennie | Archie Mayo |
Ricardo Cortez | ||||||
6 | Ten Cents a Dance | Col | Barbara O'Neill | Ricardo Cortez | Lionel Barrymore | |
7 | Night Nurse | WB | Lora Hart | Ben Lyon | William A. Wellman | |
Clark Gable | ||||||
8 | The Miracle Woman | Col | Florence "Faith" Fallon | David Manners | Frank Capra | |
1932 | 9 | Forbidden | Col | Lulu Smith | Adolphe Menjou | Frank Capra |
Ralph Bellamy | ||||||
10 | Shopworn | Col | Kitty Lane | Regis Toomey | Nicholas Grinde | |
11 | So Big! | WB | Selina Peake De Jong | George Brent | William A. Wellman | |
12 | The Purchase Price | WB | Joan Gordon, aka Francine La Rue | George Brent | William A. Wellman | |
Lyle Talbot | ||||||
1933 | 13 | The Bitter Tea of General Yen | Col | Megan Davis | Nils Asther | Frank Capra |
14 | Ladies They Talk About | WB | Nan Taylor, aka Nan Ellis, aka Mrs. Andrews | Preston Foster | Howard Bretherton | |
Lyle Talbot | William Keighley | |||||
15 | Baby Face | WB | Lily Powers | George Brent | Alfred E. Green | |
16 | Ever in My Heart | WB | Mary Archer Wilbrandt | Otto Kruger | Archie Mayo | |
Ralph Bellamy | ||||||
1934 | 17 | Gambling Lady | WB | Lady Lee | Joel McCrea | Archie Mayo |
Pat O'Brien | ||||||
18 | A Lost Lady | WB | Marian Ormsby Forrester | Frank Morgan | Alfred E. Green | |
Ricardo Cortez | ||||||
19 | The Secret Bride | WB | Ruth Vincent | Warren William | William Dieterle | |
1935 | 20 | The Woman in Red | Shelby Barret Wyatt | Gene Raymond | Robert Florey | |
21 | Red Salute | UA | Drue Van Allen | Robert Young | Sidney Lansfield | |
22 | Annie Oakley | RKO | Annie Oakley | Preston Foster | George Stevens | |
Melvyn Douglas | ||||||
1936 | 23 | A Message to Garcia | 20th | Raphaelita Maderos | Wallace Beery | George Marshall |
John Boles | ||||||
24 | The Bride Walks Out | RKO | Carolyn Martin | Gene Raymond | Leigh Jason | |
Robert Young | ||||||
25 | His Brother's Wife | MGM | Rita Wilson Claybourne | Robert Taylor | W.S. Van Dyke | |
26 | Banjo on My Knee | 20th | Pearl Elliott Holley | Joel McCrea | John Cromwell | |
27 | The Plough and the Stars | RKO | Nora Clitheroe | Preston Foster | John Ford | |
1937 | 28 | Internes Can't Take Money | Par | Janet Haley | Joel McCrea | Alfred Santell |
29 | This Is My Affair | 20th | Lil Duryea | Robert Taylor | William A. Seiter | |
30 | Stella Dallas | UA | Stella Martin "Stell" Dallas | John Boles | King Vidor | |
31 | Breakfast for Two | RKO | Valentine "Val" Ransome | Herbert Marshall | Alfred Santell | |
1938 | 32 | Always Goodbye | 20th | Margot Weston | Herbert Marshall | Sidney Lansfield |
33 | The Mad Miss Manton | RKO | Melsa Manton | Henry Fonda | Leigh Jason | |
1939 | 34 | Union Pacific | Par | Mollie Monahan | Joel McCrea | Cecil B. DeMille |
Robert Preston | ||||||
35 | Golden Boy | Col | Lorna Moon | William Holden | Rouben Mamoulian | |
Adolphe Menjou | ||||||
1940 | 36 | Remember the Night | Par | Lee Leander | Fred MacMurray | Mitchell Leisen |
1941 | 37 | The Lady Eve | Par | Jean Harrington | Henry Fonda | Preston Sturges |
38 | Meet John Doe | WB | Ann Mitchell | Gary Cooper | Frank Capra | |
39 | You Belong to Me | RKO | Dr. Helen Hunt | Henry Fonda | Wesley Ruggles | |
40 | Ball of Fire | RKO | Katherine "Sugarpuss" O'Shea | Gary Cooper | Howard Hawks | |
1942 | 41 | The Great Man's Lady | Par | Hannah Sempler | Joel McCrea | William A. Wellman |
42 | The Gay Sisters | WB | Fiona Gaylord | George Brent | Irving Rapper | |
1943 | 43 | Lady of Burlesque | UA | Deborah Hoople, aka Dixie Daisy | Michael O'Shea | William A. Wellman |
44 | Flesh and Fantasy | Uni | Joan Stanley | Charles Boyer | Julien Duvivier | |
1944 | 45 | Double Indemnity | Par | Phyllis Dietrichson | Fred MacMurray | Billy Wilder |
Edward G. Robinson | ||||||
46 | Hollywood Canteen | WB | Bera | - | Delmer Daves | |
1945 | 47 | Christmas in Connecticut | WB | Elizabeth Lane | Dennis Morgan | Peter Godfrey |
1946 | 48 | My Reputation | WB | Jessica Drummond | George Brent | Curtis Bernhardt |
49 | The Bride Wore Boots | Par | Sally Warren | Robert Cummings | Irving Pichel | |
50 | The Strange Love of Martha Ivers | Par | Martha Ivers | Van Heflin | Lewis Milestone | |
Kirk Douglas | ||||||
51 | California | Par | Lily Bishop | Ray Milland | John Farrow | |
1947 | 52 | The Two Mrs. Carrolls | WB | Sally Morton Carroll | Humphrey Bogart | Peter Godfrey |
53 | The Other Love | UA | Karen Duncan | David Niven | Andre de Toth | |
54 | Cry Wolf | WB | Sandra Marshall | Errol Flynn | Peter Godfrey | |
55 | Variety Girl | Par | Bera | - | George Marshall | |
1948 | 56 | B.F.'s Daughter | MGM | Pauline "Polly" Fulton Brett | Van Heflin | Robert Z. Leonard |
57 | Sorry, Wrong Number | Par | Leona Stevenson | Burt Lancaster | Anatole Litvak | |
1949 | 58 | The Lady Gambles | Uni | Joan Phillips Boothe | Robert Preston | Michael Gordon |
59 | East Side, West Side | MGM | Jessie Bourne | James Mason | Mervyn LeRoy | |
1950 | 60 | The File on Thelma Jordon | Par | Thelma Jordon | Wendell Corey | Robert Siodmak |
61 | No Man of Her Own | Par | Helen Ferguson/Patrice Harkness | John Lund | Mitchell Leisen | |
62 | The Furies | Par | Vance Jeffords | Wendell Corey | Anthony Mann | |
63 | To Please a Lady | MGM | Regina Forbes | Clark Gable | Clarence Brown | |
1951 | 64 | The Man with a Cloak | MGM | Lorna Bounty | Joseph Cotten | Fletcher Markle |
1952 | 65 | Clash by Night | RKO | Mae Doyle D'Amato | Paul Douglas | Fritz Lang |
Robert Ryan | ||||||
1953 | 66 | Jeopardy | MGM | Helen Stilwin | Ralph Meeker | John Sturges |
Barry Sullivan | ||||||
67 | Titanic | 20th | Julia Sturges | Clifton Webb | Jean Negulesco | |
Robert Wagner | ||||||
68 | All I Desire | Uni | Naomi Murdock | Richard Carlson | Douglas Sirk | |
69 | The Moonlighter | WB | Real | Fred MacMurray | Roy Rowland | |
70 | Blowing Wild | WB | Marina Conway | Gary Cooper | Hugo Fregonese | |
1954 | 71 | Witness to Murder | UA | Cheryl Draper | George Sanders | Roy Rowland |
Gary Merrill | ||||||
72 | Executive Suite | MGM | Julia O. Tredway | William Holden | Robert Wise | |
Fredric March | ||||||
Walter Pidgeon | ||||||
73 | Cattle Queen of Montana | RKO | Sierra Nevada Jones | Ronald Reagan | Allan Dwan | |
1955 | 74 | The Violent Men | Col | Martha Wilkison | Glenn Ford | Rudolph Maté |
Edward G. Robinson | ||||||
Brian Keith | ||||||
75 | Escape to Burma | RKO | Gwen Moore | Robert Ryan | Alan Dwan | |
1956 | 76 | There's Always Tomorrow | Uni | Norma Miller Vale | Fred MacMurray | Douglas Sirk |
77 | The Maverick Queen | Rep | Kit Banion | Barry Sullivan | Joseph Kane | |
78 | These Wilder Years | MGM | Ann Dempster | James Cagney | Roy Rowland | |
1957 | 79 | Crime of Passion | UA | Kathy Ferguson Doyle | Sterling Hayden | Gerd Oswald |
Raymond Burr | ||||||
1957 | 80 | Trooper Hook | UA | Cora Sutliff | Joel McCrea | Charles Marquis Warren |
81 | Forty Guns | 20th | Jessica Drummond | Barry Sullivan | Samuel Fuller | |
1962 | 82 | Walk on the Wild Side | Col | Jo Courtney | Laurence Harvey | Edward Dmytryk |
1964 | 83 | Roustabout | Par | Maggie Morgan | Elvis Presley | John Rich |
84 | The Night Walker | Uni | Irene Trent | Robert Taylor | William Castle | |
Sariak eta Aitortzak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Stanwyck |
- 50. hamarkadan Emmy Saria.[2]
- 1982an Ohorezko Oscar Saria.[4]
Oskar sarietan
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1938 | Aktore onena | Stella Dallas | Nominatua |
1942 | Aktore onena | Bola de fuego | Nominatua |
1945 | Aktore onena | Double Indemnity | Nominatua |
1949 | Aktore onena | Voces de muerte | Nominatua |
1981 | Ohorezko Oscar saria | Irabazlea |
Iruditegia
- Barbara Stanwyck Forbiden filman, 1932
- Barbara Stanwyck, So Big-erako iragarkia, 1932
- Barbara Stanwyck The Bitter Tea of General Yen drama filmaren posterra, 1933
- Barbara Stanwyck Baby Face filman, 1933
- Barbara Stanwyck Robert Taylorrekin, His Brother's Wife 1936
- Cecil B. DeMilleren 1939ko filmaren inaugurazioa, Union Pacific
- Barbara Union Pacific trailerrean, 1939
- James Gleason, Barbara Stanwyck, Gary Cooper, and Frank Capra xakean, 1940
- Barbara Stanwyck Charles C. Wilsonekin Meet John Doe filman, 1941
- Barbara Stanwyck, Whitey Schafer 1944
- Barbara Stanwyck Burt Lancasterrekin, 1948
- Barbara Stanwyck Ralph Meekerrekin Jeopardy filmerako publizitate-argazkian, 1953
- Barbara Stanwyck Linda Evansekin Big Valleyn, 1966- 1969 tartean
- The Big Valley filman Lee Majors, Peter Breck, Richard Long, Barbara Stanwyck eta Linda Evans, 1967
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Barbara Stanwyck: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- (Gaztelaniaz) «Barbara Stanwyck, genial femme fatale» El Correo 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- «Biografia de Barbara Stanwyck» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- (Gaztelaniaz) «Barbara Stanwyck: un marido maltratador, rumores de lesbianismo y ningún Oscar» ELMUNDO 2020-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- Rodriguez-Martinez, Andrea; Zhou, Bin; Sophiea, Marisa K; Bentham, James; Paciorek, Christopher J; Iurilli, Maria LC; Carrillo-Larco, Rodrigo M; Bennett, James E et al.. (2020-11). «Height and body-mass index trajectories of school-aged children and adolescents from 1985 to 2019 in 200 countries and territories: a pooled analysis of 2181 population-based studies with 65 million participants» The Lancet 396 (10261): 1511–1524. doi: . ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- «Barbara Stanwyck» web.archive.org 2011-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- (Ingelesez) «cinexilio-La perdida de BARBARA STANWYCK...» cinexilio (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- (Gaztelaniaz) ¿Qué pasó con Bárbara Stanwyck? – – Veintipico. (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).