Barbara Kruger
Barbara Kruger[1][2] (Newark, New Jersey, 1945eko urtarrilaren 26a) estatuartuar artista kontzeptuala da[3] eta bere lanek oso estilo pertsonala dute.
Barbara Kruger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newark eta Wark (en) , 1945eko urtarrilaren 26a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | estatubatuar zuria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Syracuseko unibertsitatea Parsons The New School for Design Weequahic High School (en) |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, artista bisuala, conceptual artist (en) , diseinatzailea, collagist (en) , installation artist (en) eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Siena Los Angeles eta New York |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon (2021 - 2004) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | arte feminista Arte kontzeptuala Arte garaikidea |
Izengoitia(k) | Ḳruger, Barbara |
Genero artistikoa | collage (en) Kartela instalazio artea bideoartea |
Bizitza
Argazkigintzan oinarritutako bere lanengatik da ezaguna, diseinatzaile grafiko gisa duen formazioa bere poesiarekiko interesekin eta masa-komunikabideen eraginarekin konbinatzen dituelako. Syracuse University-n, arte bisualen eskolan, urtebete egon zen. Ondoren, Diane Arbus-ekin diseinua eta artea ikasi zituen Parsons School of Design-en, New York-en. Condé Nast Publications-en[4] lan bat lortu zuen. Mademoiselle aldizkarian ere lan egin zuen eta diseinu-eremuko buru izatera iritsi zen. 1976an Kaliforniara joan zen, poesian eta artean lan egiteko asmoz. House and Garden eta Aperture aldizkarien artearen alorrean, diseinatzaile grafiko, zuzendari artistiko eta argazki editore bezala lan egin zuen.
Artista eta diseinatzailea izateaz gain, beste hainbat tokitan irakasle lanak egin zituen, adibidez: Kaliforniako Arteen Institutuan, Chicagoko Arteen Institutuan eta Kaliforniako Unibertsitatean.
Publizitate eta komunikabideen hizkuntza bisualaren bidez, -karteletan, hesietan, kamisetetan, galerietan…- kontsumo-gizartearen ikonografia iraultzen du.
Lan-metodologia
Krugerren lana diziplinartekoa da eta idazketa eta irudia zein diseinua eta edizioa hartzen ditu bere baitan. Bere lanetan eragin handia izan zuen Alexander Wolcatt-en lanek. Barbara Krugerrek gure inguru soziokulturalaren inguruko hainbat galdera proposatzen ditu bere lanetan, besteak beste: gizartean sortzen diren hainbat egoeren inguruan, estereotipoen inguruan eta errealitate politikoen inguruan. Gainera boterea, sexualitatea eta errepresentazioa zalantzan jartzen ditu.
Karrera artistikoa
1960. hamarkada
Barbara Krugerren lehen lan artistikoak ehunezko materialez egindakoak izan ziren. 1960. hamarkada honetan, arte feminista artisautzaren munduan mugitzen zen, ehungintzaren mundua bezalaxe. Ikus daitekeenez hasieratik saiatu zen Kruger bere lanekin politikarekin lotutako gaiak jorratzen.
1970. hamarkada
1970. hamarkadaren hasieran oraindik ere ehungintzaren munduko material eta teknikekin lotutako hainbat lan egin zituen. Teknika horiek emakumeen eskuzko lanarekin lotzen ziren, urte horietan zenbait artista feministak artearen munduan aldarrikatu zituztenak. Hala ere, Barbara Krugerren lana lehen etapa honen ondoren hasi zen ezagutarazten, argazki eta testuekin lan egiten hasi zenean. Diseinatzaile gisa zuen prestakuntzak eragin handia izan zuen garai haietan eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du. Geroago, poesia idazten hasi zen, Patti Smith-engan inspiratuta. 1975ean bere obra artistikoa aldatzen hasi zen, nolabaiteko abstrakzio-balioa hartuz, baina hau esperimentazio aldi labur bat besterik ez zen izan.[5] Hurrengo 4 urteek bere lan metodologia eta artista nortasuna eraikitzeko balio izan zioten. Garai horretan eskolak eman zituen hainbat zentrotan.
Bere sormen prozesuan, Krugerrek oso estilo pertsonala markatu zuen: orokorrean, lelo kritiko batzuk zuri-beltzez egindako argazkien gainean. Letrak beti argi ikusten dira eta gorriak, zuriak edo beltzak izan ohi dira. Futura Bold Oblique tipografia erabiltzen du. Bere lanetako esaldi askotan ingelesezko izenordainak erabiltzen ditu, hala nola "you", "Your", "I", "We" eta "they".
1980.hamarkada
1980. hamarkadan Krugerren lanek ikusgarritasun handiagoa lortu zuen dokumenta VII.ean, 1982ko Veneziako Bienalean eta 1983ko Whitneyn[6] izan zuen parte-hartzeari esker. Bere lana artearen esparru komertzialaren zati izaten hasi zen. Komertzialki artearen munduan sartzearen eraginez hainbat kritika jaso zituen, berak kritikatzen zuen kontsumo-gizarte hori baitzen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Barbara Kruger. 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- (Gaztelaniaz) Barbara Kruger. 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- (Ingelesez) «Barbara Kruger, Ad Industry Heroine» Slate Magazine 2000-07-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- (Ingelesez) ART21 | PBS. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- Kruger, Barbara. (2000). Thinking of You. , 27 or. ISBN 0262112507..
- (Ingelesez) «She Has a Way With Words» Los Angeles Times 1999-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).