Barbara Hendricks
Barbara Hendricks (Stephens, Arkansas, 1948ko azaroaren 20a) estatubatuar sopranoa da. 1969-1971 urteen bitartean, Juilliard School of Music-eko ikasle izan zen. 1976an egin zuen debuta, San Franciscon, Monteverdiren L´incoronazione di Poppea lanean. Urte horretan, Europara joan zen eta Herbehereetako eta Glyndebourneko jaialdietan parte hartu zuen. Berlingo Operan aipagarria da 1978an Mozarten Figaroren ezteiak laneko Suzanne interpretatzen egin zuen lana. Europako antzoki nagusietan, Ipar Amerikan eta Errusian aritzen da. 2006an, EMI diskoetxea utzi eta Arte Verum sortu zuen, eta, geroztik, diskoetxe horretan grabatu ditu bere lanak.
Barbara Hendricks | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stephens (Arkansas), 1948ko azaroaren 20a (75 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Suedia |
Bizilekua | Arkansas |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Martin T:son Engstroem (en) (1977 - 1998) Ulf Englund (en) (2003 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Nebraska–Lincoln (en) Juilliard School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria eta jazz musikaria |
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza opera swinga |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
barbarahendricks.com | |
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Hendricks |
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.