Barbara Fredrickson
Barbara Lee Fredrickson (1964ko ekainaren 15a) Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean psikologia irakaslea da. Bere titulua Stanford Unibertsitatean lortu zuen.
Barbara Fredrickson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1964ko ekainaren 15a (59 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Carleton College (en) gradu : Psikologia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Michigango Unibertsitatea |
Positibismo emozioak aztertu zituen ikertzaile lehena izan da. Psikologa honek, positibismo ikerketak aparte, beste emozio batzuk aztertzeaz arduratzen da.
Bere ikerketarik nagusienak positibismoari buruzkoak dira. 2009.urtean, "Positivity" deituriko liburu bat argitaratu zuen "Love 2.0" izenburua zuena. Horretan, zer-nolako eragin biologikoak dituzten maitasun emozioei buruz idatzi du.
Positibismoak hainbat bide eta soluzio zabaltzen ditu. Arazo baten aurrean, arazo horri aurre egiteko hainbat soluzio ematen ditu eta hortaz, positibismo hura eragin fisiko positiboak ekarri ahal ditzake.
Negatibismoak, ostera, beti arazoan ipintzen du arreta osoa eta ez ditu positibismoak bezain beste soluzio ematen. Negatibismoa "biziraupen" edo defentsa bezala erabili ohi da.
Positibismoak hainbat onura dakartza pertsonengan. Hala nola, fisikoak (kasu batzuetan, minbizia izan duten pertsona positiboak haien gaixotasuna erabat kendu zaie edo gutxitu zaie eta hori ikertu eta gero, psikologoek baieztatu egin dute haien pentsamendu positiboen eraginagatik izan dela), intelektualak (positibismoa hainbat sentimendurekin dago lotuta, adibidez, jakin-minarekin eta hura da intelektuala gero eta gehiago handitzen duena) eta sozialak (pertsonek nahiago dute lagun positibo bat negatibo bat baino eta positibismoak sozialago bihurtzen du jendea).
Fredrickson-en arabera positibismoak etapa edo fase hauek ditu:
- Zabalkuntza. Positibismoak pentsamenduak eta akzioak zabaltzen edo ugaritzen ditu.
- Eraikuntza. Norberaren izaera eraikitzen du positibismoak, arazoei aurre egiteko hainbat soluzio ematen.
- Eraldaketa. Pentsamendu positiboak eragin positiboak ekartzen ditu (pigmalion efektuan oinarrituz). Lehen aipatutakoak: intelektuala, soziala eta fisikoa.
Barbara Fredricksonen ikerkuntzaren arabera, emozio positiboak hauek dira: poza, eskertasuna, lasaitasuna, interesa edo jakin-mina, itxaropena, harrotasuna, dibertsioa, inspirazioa, harridura, maitasuna.
Love 2.0 liburua ere idatzi egin zuen. Honako esaldian oinarrituz: “Egiten duzun maitasuna edo ez, ez baduzu aztertzen gaur, zure egitura zelularraren gakoak literalki alda ditzakete.
Liburu horretan maitasunari buruz hitz egiten du, jendeari egindako inkesten datuak erabiliz. Maitasunari buruzko ideia erradikalak aurkezten ditu eta maitasunaren eta sortzen diren hormona batzuen arteko erlazioa ere azaldu egiten du. Amaieran, maitasunaren zientziari buruz hitz egiten du. Emozioak indartu ahal dituztela modu positiboan, auto-maitasunaren eta beste batzuen maitasunaren artean. Orientazio aditua eskaintzen du liburuan. Adibide errazak erabiltzen ditu pertsona guztiek uler dezaten.