Barbara Balzerani

Barbara Balzerani (1949ko urtarrilaren 16a2024ko martxoaren 4a) Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagia eta idazlea izan zen.[1]

Barbara Balzerani

Bizitza
JaiotzaColleferro, 1949ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma, 2024ko martxoaren 4a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa eta idazlea
KidetzaBrigada Gorriak
Genero artistikoasaiakera

Bizitza

Barbara Balzerani Colleferron jaio zen, Erroman (Italia), 1949ko urtarrilaren 16an. 2024ko martxoaren 4an hil zen, 75 urte zituela.[2]

Ibilbide politikoa

1970eko hamarkadan, Balzerani Brigada Gorrien buru bihurtu zen Erroman. Zenbait atentatutan parte hartu zuen, hala nola Girolamo Minervinirenean eta Aldo Mororen eskoltaren hilketan 1978. urtean. Mario Moretti buruzagi nazionala atxilotu ondoren (1981), arrakastarik gabe saiatu zen erakundearen banaketa ekiditen, eta "Brigate Rosse - Partito Comunista Combattente" ren lider bihurtu zen; Giovanni Senzani, berriz, "BR - Partito Guerriglia" ren buru izan zen.

Balzerani izan zen 1985ean atxilotu zuten Brigada Gorrien azken lider historikoetako bat. Espetxetik, Florentziako alkate ohia, Lando Conti, hiltzearen erantzukizuna eskatu zuen. Betiko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 2006ko abenduaren 12an indultatua izan zen.[3] Askatasun osoa izan zuen 2011n.

Idazlea

Balzeranik lau liburu idatzi zituen:

  • Compagna luna (1998).
  • La sirena delle cinque (2003).
  • Perché io, perché non tu (2009).
  • B eta Cronaca di un'attesa (2011).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.