Barazki saltsa

Barazki saltsa , lurrina duten barazki desberdinekin ( tipula, porrua, azenarioa, baratxuria....) prestatzen den saltsa da. Barazki hauek ongailu desberdinekin erregosi ondoren, birrindu eta iragazi egiten dira. Edozein gisatu edo erregosi mota prestatu eta osagai nagusia erretiratu ondoren, salda, barazki eta bestelako ongailu guztiak irabiatu eta iragazi ondoren lortzen dena ere barazki saltsa kontsideratu genezake. Gisatu gehienetan lortzen ditugun saltsak talde honetan sartzen dira.

Haragi bolak barazki saltsan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.