Baranya (konderria)
Baranya (NAF: [ˈbɒrɒɲɒ]; kroazieraz: Baranja, alemanez: Branau) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. 4.429 km²ko azalera du, eta 2011n 391.455 biztanle zituen[1]. Hiriburua Pécs da.
Baranya | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Baranya vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-BA | ||
Hiriburua | Pécs | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°05′N 18°14′E | ||
Azalera | 4,429,59 km² | ||
Mugakideak | Somogy, Tolna eta Bács-Kiskun | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 354.022 (2022ko urriaren 1a) −6.682 (2019) | ||
Dentsitatea | 88,4 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Hegoaldeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
http://baranya.hu/ |
Herrialdearen hegoaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Kroaziako mugaren ondoan. Drava ibaiak mugatzen du hegoaldean eta Danubiok ekialdean. Kroaziaz gain, Hungariako Somogy, Tolna eta Bács-Kiskun konderriak ere mugakide ditu[2].
Geografia
Baranya Hungariako hegoaldean dago, Kroaziako mugaren ondoan. Ekialdea, hegoaldea eta Pécseko eskualdea lauak dira, Panoniako ordokiaren zati. Iparraldean muinoak eta baso zabalak daude. Ez da gailur garairik; punturik gorena Zengő mendia da (682 m)[2]. Drava eta Danubio dira ibairik garrantzitsuenak. Itsaso Adriatikoaren hurbiltasunak klima leuntzen badu ere, Mecsek mendigunearen ekialdean neguak oso hotzak izaten dira.
Harrikatz hobi handiak daude: herrialdeko erreserben %98. Ur termal ugari dago.
Banaketa administratiboa
2013ko uztailaren 15eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Dentsitatea (bizt/km²) | Udalak (település) |
---|---|---|---|---|---|
Bóly | Bóly | 220,03 | 11.879 | 54 | 16 |
Hegyhát | Sásd | 360,72 | 12.662 | 35 | 25 |
Komló | Komló | 292,48 | 35.084 | 120 | 20 |
Mohács | Mohács | 600,98 | 34.901 | 58 | 26 |
Pécs | Pécs | 623,07 | 180.138 | 289 | 40 |
Pécsvárad | Pécsvárad | 246,44 | 11.787 | 48 | 17 |
Sellye | Sellye | 493,69 | 14.383 | 29 | 38 |
Siklós | Siklós | 652,99 | 36.106 | 55 | 53 |
Szentlőrinc | Szentlőrinc | 282,43 | 15.044 | 53 | 21 |
Szigetvár | Szigetvár | 656,76 | 25.158 | 38 | 45 |
Biztanleria
Herritartasuna[3] | 2011 | 2001 |
---|---|---|
Hungariarrak | 315.713 | 359.781 |
Germaniarrak | 22.150 | 14.204 |
Ijitoak | 16.995 | 8.545 |
Kroaziarrak | 6.343 | 4.599 |
Besteak | 3.600 | 2.256 |
Erantzunik ez | 58.050 | 29.737 |
Biztanleria[4] | 386.441 | 407.448 |
Hiri eta herriak
Hiriak eta herri handiak
- Komló (23.604 biztanle 2015ean[5])
- Mohács (17.433)
- Szigetvár (10.656)
- Siklós (9.248)
- Szentlőrinc (6.465)
- Kozármisleny (6.017)
- Pécsvárad (4.026)
- Harkány (4.219)
- Bóly (3.887)
- Sásd (3.094)
- Sellye (2.614)
- Mágocs (2.348)
- Villány (2.539)
Iruditegia
Erreferentziak
- Baranya County. baranya.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-27).
- Population by nationality, mother tongue, language spoken with family members or friends and affinity with nationalities' cultural values, 2011 Census. Hungarian Central Statistical Office (Noiz kontsultatua: 2015-11-26).
- Baturak ez datoz bat biztanleria osoarekin
- Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-27).