Barakaldo

Barakaldo Bizkaiko erdialde-mendebaldeko udalerri eta hiri bat da, Bilboaldekoa, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. 98.403 biztanle dituelarik, Bizkaiko udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Bilboren ondoren, eta Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan bosgarrena. 2004an eraiki zen Bilbao Exhibition Centre (BEC) udalerriko eraikinik ospetsuena da.

Barakaldo
 Bizkaia, Euskal Herria
[[Fitxategi:
Herriko plaza
Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Industria omentzeko monumentua
Barakaldo:
|285px]]
Barakaldoko bandera

Barakaldoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Barakaldo
AlkateaAmaia del Campo Berasategi (EAJ-PNV)
Posta kodea48900, 48901, 48902 eta 48903
INE kodea48013
Herritarrabarakaldar
Kokapena
Koordenatuak43°17′50″N 2°59′30″W
Map
Azalera25,03 km²
Garaiera39 metro
Distantzia8 km Bilbora
Demografia
Biztanleria101.229 (2023)
694 (2022)
alt_left 52.200 (%51,6) (%48,1) 48.681 alt_right
Dentsitatea3897,8 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,1
Zahartze tasa[1]% 16,97
Ugalkortasun tasa[1] 44,77
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,12 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,44 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,81 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 18,07 (2010)
Kaleko erabilera [2]%  (2016)
Etxeko erabilera [3]% 5.66 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1051. urtea baino lehen
Webguneahttp://www.barakaldo.eus

Izena

Barakaldo izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria plazaratu da, historian. Gaur egun, oso zalantzazkotzat jotzen dira guztiak, nahiz eta argi dagoen euskal toponimoa dela.[4]

Adibidez, askotan aipatu izan da Manuel Azkarragaren teoria, baratze + alde etimologia eman zuena.[5] Alabaina, teoria horrek ere (orain arte plazaratu diren gainerakoek bezala) ez du inolako oinarririk dokumentazio historikoan.[4]

Geografia

Inguru naturala eta klima

Hiria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Argalario mendiarekin eta Alonsotegi udalerriarekin egiten du muga; Hegoaldean Bilborekin, Ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin, eta iparraldean Trapagaran eta Sestaorekin. Galindo eta Kadagua ibaiek muga naturala egiten dute iparraldean eta hegoaldean.

Barakaldoren erdigunea muino batean ezartzen da, apurka Ibaizabal ibairantz altuera galduz doana. Ansioko eta Lutxanako gune lauek erdigunea Gurutzeta auzotik banatzen dute, azken hau ere muino batean ezartzen dela.

Barakaldok klima ozeaniko hezea du, korronte bero baten eraginez, eta urte osoan zehar tenperatura epelak ditu. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, eta negu leunak eta uda ez oso beroak.

Barrutiak eta auzoak

Historia

Erdi Aroko galtzada Agate Deuna bidean.
Deabruaren zubia Kastrexanan.

Barakaldo 1054an sortu zuen Lopez Vazquez jaunak. Lehen biztanleak Desertu eta San Bizente inguruan biltzen ziren, bertako elizaren inguruan. Zugaztietako eta Trianoko mendien eta itsasoaren artean kokaturik zegoenez, meagintza garatu zenean garrantzia handia izan zuen eta Bilboko industria iraultzaren ardatza izan zen.

Mineral kargalekuak Desertuko gune lauan kokatzen ziren, Bizkaiko Labe Garaiek, (AHV), berriz, Ansion lantegi bat zeukaten. Ezkerralde guztian gertatu bezala, gunerik lauenetan ezartzen ziren industria-guneak.

1911ko abenduaren 30ean Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya inauguratu zuten, gaur egun San Eloy ospitalea dena, Bagatza auzoan.

1955eko uztailaren 20an Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor ospitaleak (gaur egungo Gurutzetako Ospitaleak) jarduera asistentzialari ekin zion Gurutzeta auzoan.

Krisialdia

1970eko hamarkadako nazioarteko krisialdiak eragin gogorra izan zuen herrian. Hainbat enpresak ateak itxi behar izan zituzten, herrian jende gehien laneratzen zuten Labe Garaiek, besteak beste. Langabezia % 30era hazi zen ondorengo urteetan eta krisia eta depresioa nagusi izan ziren.

Industriagune izandakoak bertan behera geratu ziren eta ontziolak eta altzairugintzarekin zerikusia zuten hainbat enpresa lanik gabe geratu ziren labe garaiak itxi eta gero. Ingurumenak ere kalte handiak jasan zituen, Barakaldoko gune batzuetan hondakin kimikoak baitzeuden, Lindanea esaterako.

Barakaldo,aurretik milaka etorkinen jomuga izandako herria, kontrako efektua jasaten hasi zen jendeak bizimodu hobearen bila beste herri batzuetara alde egin zuenean. Espainiatik etorritako hainbat etorkinek euren jaioterrietara jo zuten. Horrek biztanleriaren beherakada handia ekarri zuen.

Berritzea

Sakontzeko, irakurri: «Barakaldoren berritzea»

Krisialditik ateratzeko ahaleginak neketsuak izan ziren. 1990eko hamarkadan erakunde publikoek inbertsio asko bideratu zituzten. Geroago ekimen pribatuak izan ziren, Eroskik eraikitako Max Center merkataritza gunea esaterako.

Herri industriala izandakoa zerbitzuan eta turismoan oinarrituriko herri bihurtzea izan zen udalaren helburua. Horrez gain, Barakaldoko biztanleriari zerbitzu hobeak eskaini eta aisialdirako gune berriak eraiki beharra zegoen. 2002an Metro Bilbaoren bigarren linearen inaugurazioak eragin garrantzitsua izan zuen herriaren berpiztean. Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak parte-hartze zuzena izan du herrian sortutako ekimen urbanistiko eta berriztapen gehienetan.

Leku faltaga dela kausa, Bilbok Bilbao Exhibition Centre erakustazoka Barakaldon eraiki du, Bizkaiko Labe Garaien lantegi bat zegoen orube batean, Ansio auzoan. Erakustazokak antolaturiko ekintzetara bisitari asko etortzen direla eta, azken urteotan, hainbat hotel eraiki da Bilbao Exhibition Centre inguruan.

Aipagarria da, era berean, azken aldian eraiki den etxebizitza kopurua. Horrek Bilbotik eta inguruko herrietatik hainbat pertsona erakarri ditu, Barakaldok etxebizitza prezio merkeagoak eskaintzen dituelako. Horrez gain, beste merkataritza gune bat eraiki dute, Megapark, Max Centerren aurrez aurre.

Etorkizuna

Oraindik ere lan asko dago egiteke, bai Barakaldon bai Bilbo Handiko Ezkerralde osoan ere. Barakaldoko langabezia tasa Euskal Autonomi Erkidegoak duenaren gainetik dago oraindik ere. Horrez gain, kritika ugari izan dira, merkataritza guneak eraikitzearekin herriko dendak kaltetzen ari ez ote diren.

Etorkizunari begira, udalak Lutxana eta Burtzeña auzoak berritzeko eta bertan dauden enpresa kutsagarriak herritik ateratzeko asmoak ditu.

Demografia

2012an, Barakaldok 100.369 biztanle zituen. Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan bosgarrena zen, probintziako hiriburu ez den hiririk jendetsuena. XX. mendearen hasieran, 15.000 biztanle baino ez zituen; beraz, hazkunde izugarria argi ikus daiteke. Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Gurutzeta, La Paz eta Barakaldoko gune nagusiak osatzen joan ziren.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen hamarkadetan gertatu zen lehen hazkunde nagusia. Bizkaiko lehen industrializazio prozesua garai hartakoa da, Bilboko itsasadar osoan eragin sakona izan zuena. Bizkaia osotik zein Espainiatik etorkin saldoak iritsi ziren, lantegietan lan egitera.

1950eko eta 1960ko hamarkadak Espainiako bigarren etorkin uholdearen lekuko izan ziren. Hogei urte horietan Barakaldoko biztanleria ia hirukoiztu egin zen.

1970eko hamarkada hasieran 120.000 biztanle izatera ailegatu ostean, krisialdi ekonomikoak eragin latza izan zuen hirian. Bilboko industrializazioaren ardatz izandako enpresen itxierak, eta ondorioz sorturiko langabezia tasa altuek hiriak ehunka biztanle galtzea eragin zuten. Aurretik lan bila etorritako biztanle askok, euren jaioterrietara jo zuten, behin erretiroa ailegatuta. Hori izan zen joera XXI. mende hasierara arte.

2002. urteaz geroztik egondako berriztapen eta azpiegitura obrek, ordea, hazkundea ekarri zuten berriz ere Barakaldora, ez ordea aurreko mendean bezain sarria. Izan ere, bertako etxebizitza prezio merkeagoek, Bilbo Handiko beste udalerrietatik jendea erakarri zuten. Milaka etxebizitza eraiki ziren Barakaldon XX. mendeko lehen hamarkadan eta beste horrenbeste eraikitzeko asmoa zegoen 2008ko krisialdi ekonomikoa lehertu baino lehen.

2002tik aurrera Espainia ez besteko etorkinak agertu ziren, etxebizitzaren prezio merkeagoek erakarrita. Barakaldoko biztanleriaren % 3-%4 ziren mota honetako etorkinak.

Atzerriko immigrazioa 2000. urtean % 1,1etik 2006an % 3,6ra hazten hasi zen, baina krisi ekonomikoarekin moteldu egin zen eta pixkanaka berriro % 10era igo zen 2020an. Etorkinen % 83 lan egiteko adinean daude, eta erdiak baino gehiago 25 eta 44 urte bitartekoak dira, hirian banatuta.

Barakaldok beharrezkoa izango du gazte gehiago izatea etorkizunera begira, biztanleriaren kopurua gora egin dezan. Adin-tarteei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu zahartzarora bideratzen den biztanleriaren ehunekoa askoz handiagoa dela gazteena eta/edo jaiotakoena baino.

Barakaldoko biztanleria

Politika

2019ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Amaia del Campo Berasategi (EAJ) alkatea da, Alfonso Garcíaren (PSE-EE) alkatetzaren ondotik. Del Campok alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei eta PSE-EEren boto zuriei esker.

Udal hauteskundeak

Barakaldoko udalbatza

Alderdia

2019

2015

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
11 / 27
18.897 (% 38,21)
8 / 27
12.547 (% 27,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
8 / 27
13.265 (% 26,82)
8 / 27
12.475 (% 27,27)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)
4 / 27
6.532 (% 13,21)
4 / 27
6.585 (% 14,40)
Elkarrekin Podemos (Elkarrekin Podemos)
3 / 27
5.529 (% 11,18)
4 / 27
5.590 (% 12,22)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 27
3.049 (% 6,17)
3 / 27
4.289 (% 9,38)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

Hona hemen Barakaldok izandako alkateen zerrenda:[6]

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Josu Sagastagoitia Monasterio 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesús María Rodríguez Orrantia 1983 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Carlos Pera Tambo 1991 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista
Tontxu Rodríguez Esquerdo 2003 2013 Euskadiko Alderdi Sozialista
Alfonso García Alonso 2013 2015 Euskadiko Alderdi Sozialista
Amaia del Campo Berasategi 2015 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Azpiegiturak

Errepideak

  •  E-70   A-8  Kantauriko Autobidea
  •  N-634  Donostia-Santiago de Compostela errepidea
  •  N-637  Txorierriko korridorea (Gurutzeta eta Erletxes arteko errepidea Arrontegiko zubitik)
  •  BI-644  Sestao-Ugarte autobidea (Kareagatik)
  •  BI-739  Zorrotza-Sestao errepidea (Burtzeñatik)
  •  BI-745  Done Bikendi errepidea (Barakaldo-Trapagaran)
  •  BI-4743  Errekatxora errepidea
Metroaren sarrera Beurkon (Bagatzako geltokia).

Metroa

Bilboko metroaren 2. lineak hurrengo geltokiak ditu udalerrian:

Trena

Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineak udalerritik pasatzen dira, eta hurrengo geltokiak dituzte:

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Kbus hiri-barruko autobus zerbitzuak bi linea ditu, hiri-erdigunea eta hortik urrunen dauden auzoak lotzeko.

Ospitaleak

Kultura

Clara Campoamor Kultur Etxea

Kultur aretoak

Elkarteak

Musika

Musika talde ugari sortu dira Barakaldon:

Kirolak

Lasesarreko Futbol zelaia

Eduardo Arroyo arkitektoak diseinaturiko futbol zelaia da, Barakaldoko Lasesarre auzoan kokatzen da eta Barakaldo CF futbol taldearen futbol zelaia da. Herriko Urban-Galindo gune berrian kokatzen da Lasesarreko kiroldegi berriaren eta bestelako azpiegitura berrien ondoan.

2003ko irailaren 30ean inauguratu zen Barakaldo CF eta Bilboko Athletic Klubaren arteko norgehiagoka batekin.

Jaiak

Ondasun nabariak [7]

Antonio Miranda fundazioaren eraikina, gaur Barakaldoko Musika Eskola.
Done Bikendi jauregia.

Arte zibila

  • Barakaldoko merkatua: 1928an eraikia, Ismael Gorostiza arkitekto barakaldarrak diseinatu zuen.
  • El Carmen eraikina: Bizkaiko Labe Garaietako bulego nagusia izandako eraikina, 1946. urtean eraikia Manuel Maria Smith arkitektoak disenaturik.
  • Hiltegi Zaharra: Juan de Garay kalean kokatua, 1917an neomudejar estiloan eraikia. 1985. urterarte jardunean egon zen. 1992an zaharberritua izan zen Hizkuntza Eskola ofizialaren egoitza bihurtzeko.
  • Bilbao Exhibition Centre: Barakaldon eraikitako Bilboko erakustazoka berria da. 2002an hasi ziren eraikitze-lanak, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) egondako orube batean. Inaugurazioa 2004. urteko apirilaren 19an izan zen
  • Etxe Zuriak: Larrazabal basoan kokatuak, Las Delicias (Urgozo) auzoko Erdi Aroko galtzadatik hurbil. Euskal baserrien harrizko eraikuntza kubikoaren adibide, Barakaldo eta inguruko herrietan ezohikoa dena.
  • Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa: Errekatxo auzoan kokatua. Egun dohainezko museoa da, non herriko aspektu fisiko, natural eta historiko nabarmenenak ezagutzea ahalbideratzen duten zenbait eduki erakusten diren.
  • Antonio Miranda fundazioa eraikina: Miranda etorbidean dago. 1914. urtean eraikia, estilo eklektikoan, barnealdean Erdi Aroberriko estiloko kapera dauka. Gaur egun musika kontserbatorioa eta udaleko musika bandaren egoitza da.
  • Larrazabal Eskola: Larrazabal basotik hurbil, Las Delicias (Urgozo) auzoan dago. XX. mendeko 20ko hamarkadan eraikia landa-eskola gisa, harrizkoa da era zurezko behatokia dauka. Barnealdea zaharberritua izan da, garaiko eskola bat erreproduzitu nahian.
  • Larrea jauregia: Larrea kalean kokaturik, XIII. mendean eraikia izan zen arkitektura barrokoan. 2004an zaharberritua izan zen jatetxe bat barne hartzeko.
  • Munoa jauregia: Burtzeña eta Gurutzeta auzoen artean dago. XVIII. mendeam eraikia, Frantziako bigarren inperio estiloan, Horacio Etxebarrieta enpresa gizon eta politikarian jabetza izan zen. Artelanak eta altzariak museo ezberdinetara salduak izan ziren. Barakaldoko Udala Munoa Jauregia eta inguruko lorategien eroste prozesuan dago, 2015. urtean publikora irekiko delarik.
  • Done Bikendi jauregia: Done Bikendiko plazaren alboan dago. XIX. mendeko azken herenean eraiki zen arkitektura neoklasikoan eta xehetasun eklektikoekin. 2005ean eraikina eraitsi eta gero berreraikia izan zen.
  • Barakaldo Antzokia: Juan Sebastian Elkano kalean kokatuta dago. 1933. urtean sortua, 1990an eraikin berria inauguratu zen.
  • Kastrexanako zubia: Cadagua ibaia zeharkatzen du, Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu.

Dorretxeak

Barakaldo kontserbazio egoera ezberdinean dauden hainbat dorretxe dago, zonaldearen edo auzoaren izena daramatenak:

Arte industriala

Arte erlijiosoa

Hiri senidetuak

Barakaldar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.