Barainka
Barainka (herri hizkeran Barinke) Ispasterko auzoa da.
Barainka | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ispaster |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′20″N 2°33′44″W |
Garaiera | 222 metro |
Demografia |
Toponimia
Toponimoa aspalditik dokumentatu egin da.[1] Euskal deitura ere bada.
"Barainka" toponimoak, Augustin Zubikarairen ustez, "iru leku edota elorri beltza dagoen tokia" esan nahiko luke.[2]
Geografia
Barainka auzoa Eara doan errepideak egiten duen mendi-lepoaren inguruan dago.
"Barainka kofradia" izeneko egiturak etxe hauek hartzen ditu: Madarieta (Mata), Madarieta Etxebarri, Belaustegi, Zabala, Barainka Gojeaskoa (Nañone), Barainka, Olabe, Barainka Ansonea, Bengoetxea, Irazegi Goenengoa, Irazegi Erdikoa, Irazegi Beaskoa, Arrizubieta, Balzola (Jaunene).[2]
Auzoa karst egitura geologiko batean kokatua dago, leize eta haitzulo ugarirekin. Oraindik egitura hidrografikoa zehazteke dago, baina tontorrean kokatua egonik, seguru aski auzoaren mendebaldeko kobazuloak ura Eako itsasadarrera isurtzen dute Argin errekatik, eta ekialdekoak berriz Lea ibarrera, Galarregi-Iñubija-Urgitxi lurpeko sistemaren bidez.[3]
Demografia eta biztanleria
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 22 biztanle zituen.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
28 | 25 | 25 | 25 | 23 | 25 | 25 | 24 | 22 |
Bestelako jakingarriak
Kobeaga izeneko parajeko haitzuloetan Mesolito eta Neolito aroetako bizitegiak identifikatu dira.[4]
1980 urtean, ETAk atentatu bat burutu zuen Barainka auzoan: materiala Kobeagan ezkutatu zuten, eta ekintza errepidean burutu zuten. Ondorioz, zazpi pertsona hilik gertatu ziren.
Erreferentziak
- «Barainka - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- «Kobeaga-II. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |